Santa Ageda …eta kitto!-rekin batzen

Santa Ageda …eta kitto!-rekin batzen
2015/01/27 eta kitto!

Herriko beste hainbat taldek egiten duten moduan, …eta kitto! Euskara Elkarteak ere Santa Ageda bezpera ospatu nahi du aurten, otsailaren 4an. Herriko guraso eta umeei egin nahi die kalejiran parte hartzeko deia. Arratsaldeko 19.00etan abiatuko dira Ibarkurutzeko iturritik, handik Urkizura joateko. Bidean, eta Urkizun bertan ere, kantuan jardun eta gero, … eta kitto!-n amaituko dute mokadutxoa hartuz. Horren aurretik, urtarrilaren 30ean, barixakuan, entsegua egingo da 17.30etatik 18.30etara …eta kitto!-n bertan. Entsegura makila eraman beharko da, eta kalejira egunean, makilaz gain, baserritar jantzia edo zapia. Parte hartu nahi dutenek 943200918 telefonora deitu dezakete.