#SagardoEguna aurkeztu dute

#SagardoEguna aurkeztu dute
2014/09/17 eta kitto!

Urriaren 4an, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Sagardo Egunaren 21. edizioan, Gorenak elkarteko 13 sagardotegietako (Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zapiain eta Zelaia) sagardoa edateko aukera izango da Untzagan. Aurreko edizioetan bezala, tiketak 6 eurotan ipiniko dira salgai eta, hori ordainduta, edalontzia, zapia, pintxoa eta nahi beste sagardo edateko aukera izango du jendeak. Azken urteotan lez, egun osoan ospatuko da sagardoaren inguruko jaia, goizez 12.00etatik 14.30etara eta arratsaldez 19.00etan hasi eta sagardo guztia amaitu arte.
Gaur (eguaztena, hilak 17) Iruki sagardotegian aurkeztu dute ekitaldia Juan Barahona …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak, Maider Aranberri elkarteko idazkariak eta Miguel Zapiain, Gorenak elkarteko ordezkariak. Azaldu dutenez, aurten berritasun eta jarduera osagarri ugarirekin jantziko dute ekitaldia: Sagardo Egunaren eta sagardoa egiteko prozesuaren inguruko argazki erakusketa (irailaren 27tik urriaren 3ra arte, Untzagako jubilatu etxean) eta Egoitz Zapiain enologoak gidatuko duen sagardo-dastaketa (urriaren 1ean, 19.00etan Iruki sagardotegian, izen-ematea doan, irailaren 18tik 29ra, 943200918 telefonora deituta, gehienez 20 lagun), Eibar-Real Madril partidurako sarrera biren zozketa, Sagardo Egunean ateratako "selfie" lehiaketa eta beste hainbat antolatu dituzte.