Lambrettak, asteburuko errege

Lambrettak, asteburuko errege
2014/07/11 00:00
eta kitto!

Asteburu honetan hamaikagarrenez egingo da Eibarren Lambretta motorren kontzentrazioa, gure herriko Lambretta Klubekoen ekimenez. Egitaraua osatzean aurreko edizioetan egindakoari jarraitu diote eta, beraz, bihar goizetik ekingo diote, 09.00etatik 12.00etara kontzentrazioan parte hartuko dutenei akreditazioa banatuta eta Untzagan motorrak erakutsita. Jarraian herriko kaleetan zehar ibiliko dira eta 13.00etan San Kristobalera igotzeko bidea hartuko dute, auzoko jaiekin bat eginda bertan bazkaltzeko. Arratsaldean motorzaleak Eibar eta inguruan ibiliko dira eta eguna afari-merienda "lambretteroa" eginda agurtuko dute. Eta domeka goizean inguruetan motorrean ibili eta gero, hurrengo urtera arte agurtuko dira. Horrekin batera, Lambretta motorren kontzentrazioaren harira, Estaziño kalean eta inguruan Zona 10 poteo berezia antolatu dute gaurko Zona 10 elkarteak, Lambretta Klubak eta Angulas Aguinagak.