Domekan jaia Arratera bueltatuko da, Kofradia eta Baserritar Jubilatuen egunean

Domekan jaia Arratera bueltatuko da, Kofradia eta Baserritar Jubilatuen egunean
2014/09/13 eta kitto!
Domekan, hilaren 14an Kofradia eta Baserritar Jubilatuen Eguna ospatuko da Arraten, honako egitarauari jarraituta: 10.30etan Simon Aldazabal XIX. Antxitxikiteldia irtengo da Deportibo paretik, Orbeko bidetik Arratera igotzeko. 11.00etan meza nagusia ospatuko da santutegian, bertsolariekin eta ezpata-dantzariekin. Ondoren prozesioa egingo dute, Usartza txistulari taldeak lagunduta. 12.00etan, berriz, paella lehiaketa hasiko da (izen-ematea ordu erdi lehenago, zelaian bertan). Sariak 14.00etan banatuko dituzte eta 14.30etan bazkaria egingo da Kantabria jatetxean. Bazkalostean baserritar nagusiei opariak banatuko dizkiete eta trikitilariek eta bertsolariek saioa eskainiko dute. Eta eguna agurtu aurretik, 17.30etan idi-demak jokatuko dira.