2013. urteari ongietorria Urkon

2013. urteari ongietorria Urkon
2013/01/04 eta kitto!

Urteroko moduan, aurten ere eibartar asko animatu dira urteko lehen egunean Urkora igotzen (ikus argazkiak), horrela urte berriari ongietorria emanda. Euriak eta lanbroak ez zituen kikildu eta, gainera, Ixuan salda beroa eta txorizoa hartuta indarberritzeko aukera izan zuten. Urte hasteko modu paregabea!