Zapatuko bazkari solidarioa aurkeztu dute

Zapatuko bazkari solidarioa aurkeztu dute
2014/10/14 eta kitto!

Datorren zapatuan, urriaren 18an Alboan, Egoaizia eta Aldatzen-en eskutik Untzagan Jana ez da txantxa goiburuari jarraituta egingo den herri bazkari solidarioa aurkeztu dute gaur antolatzaileek. Perun (Piuran) urteetan garatzen ari diren proiektuetarako dirua batzeko asmoz antolatu dute ekitaldia eta, antolatzaileen berbetan, "bidezko merkataritzako osagaiekin, arroza eta azukre-panela erabilita, Eibarko elkarte gastronomikoek, beste hainbat erakunderekin batera, arroza eta azukre-panelezko postreak prestatuko dituzte Untzaga plazan eta, jatekoa prest dagoen momentutik aurrera, nahi duen jende guztiak plazan bertan egingo den herri-bazkarian horiek dastatzeko aukera izango du. Bazkaria 14.00etan hasiko da eta 400 bat lagun batzeko asmoa daukagu". Ekimena sustatu dutenen artean, besteak beste, Eibarko udala, herriko hainbat elkarte gastronomiko, Auzolan eta Eibar Merkataritza Gune Irekia daude.
Egunerako antolatu duten egitarauari jarraituta, 12.00etan umeendako sukaldaritza tailerra eskainiko du Ramon Roteta sukaldari ezagunak. No es pais para sosos EITB-ko saioko aurkezleak, tailerra gidatzeaz gain, bazkaria ere prestatuko du.
Bazkarirako tiketak 10 euro balio du (7 euro ume, jubilatu eta langabetuentzat) eta Kultu, Koskor eta Guridi tabernetan, Villalban, Mujika harategian eta Arregui Dominguez arraindegian erosi daitezke, baita antolatzaileekin zuzenean kontaktatuta ere (Egoaizia 943203632, Aldatzen 943701150 eta Alboan Gipuzkoa 943275173).