Zabalik dago Beldur Barik lehiaketako lanei bozkatzeko epea

Zabalik dago Beldur Barik lehiaketako lanei bozkatzeko epea
2014/11/21 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 21) goizean zabaldu dute Beldur Barik lehiaketako bozkaketa, jendeak bideoak ikusi eta gehien gustatutako lanei botoa emateko aukera izan dezan eta tartean eibartarrek aurkeztutako sei lan daude: 12/17 urte bitartekoen mailan Matxismoaren kontrako neskak (Maddi Beraza, Irati Marfull, Irati Bazkaran, Malen Esparza) eta Aurre egin! (Naia Saez, Eider Clavel, Malen Txurruka, Elene Gisasola, Elene Varela); eta 18/26 urte bitartekoen mailan, berriz, Esnatu (Miren Oteiza, Garazi Urzuriaga, Irati Arriola), Itotzen (Dani Ladrera, Irati Argomaniz, Marina Berraondo, Uxue Calvo, Maider Gil, Unai Ruiz, Garazi Cosano, Asier Perez), Sokak (Marina Diez Arrizabalaga, Nerea Armero Garzon) eta More-More… & More! (Nerea Armero, Nahia Fernandez).
Bozkatu ahal izateko ezer baino lehen erregistratu beharra dago, webgunearen ezkerreko aldean ageri den formularioa beteta eta, behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango da norberak erregistratzean eman duen emaila erabilita. Webguneko sarreran, bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, “"Bozkaketaren ranking"”-a jartzen duen botoi bat dago eta bertara sartuta botoa emateko zerrenda berbera agertuko da. Zerrenda hori botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatzen joango da.
Bozkatzeko epea martitzenean, hilaren 25ean gauerdian itxiko dute eta momentu horretan boto gehien dituenak irabaziko du herriaren saria. Lehiaketako sariak azaroaren 29an Urretxun egingo den Topaketan banatuko dituzte.