Urte erdian iaz urte osoan baino materia organiko gehiago bildu da

Urte erdian iaz urte osoan baino materia organiko gehiago bildu da
2014/07/18 00:00
eta kitto!

Lehen sei hilabeteotan Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak bildutako etxeko biohondakinen kantitatea ia 1.300 tonakoa izan da, iaz urte osoan jasotakoa baino 50 tona gehiago. Erritmo horri eutsiz gero, 2.500 tonatik gora bilduko dira aurten. Eibarko datuak dira azpimarragarrienak: iaz lehen seihilabetean 250 tona bildu zirenean, aurten 725 jaso direlako epe berean, aurrekoa ia hirukoiztuz.
Maiatzean eta ekainean Mankomunitateak txipa duten 152 edukiontzi instalatu ditu materia organikoa biltzeko eta Eibarren, Elgoibarren eta Soraluzen bakarrik 15.000 txartel pertsonalizatu baino gehiagobanatu ditu. Gure herrian, gainera, inskribatutako pertsonen %75ek erabili du sistema. Arcadio Benitez Mankomunitateko presidenteak adierazitakoaren arabera, "aurten gaikako bilketa %40ra iristea nahi dugu, %60ra iristeko helburura hurbil gaitezen".