Tripontziak lehiaketako irabazleak

Tripontziak lehiaketako irabazleak
2014/07/07 00:00
eta kitto!

Gaur jakinarazi dute Debegesak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoak elkarrekin sustatutako Tripontziak lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren: Twitterren ekainaren 13tik 29ra bitartean garatu den lehiaketara aurkeztutako argazki guztien artean, @libargutxi eta @ainhilarra erabiltzaileek lortu dute puntu gehien (hiruna punturekin berdinduta geratu dira) eta argazki originalaren saria, berriz, @11vigui erabiltzaileak eskuratu du. Hirurek sari sorta bikaina jasoko dute: lagun birendako gau bateko egonaldia eta gosaria Perlakua-Saka nekazalturismo jatetxean (Deban), lagun birendako bazkaria edo afaria ekimenarekin bat eginda lehiaketan parte hartu duten hamabi jatetxeetako batean eta, horrez gain, klubeko kideen produktuekin (Goienetxe eta Goikolako gazta, Txindurri Iturriko sagardo ekologikoa eta Mendaroko Txokolateak) osatutako otarra ere eramango dute. Lehiaketaren lehen edizioa izan den honetan 25 argazki lehiatu dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero www.debabarrenaturismo/eu/gastronomia webgunera jo daiteke.