Sexu eta ugalketa eskubideen inguruko hitzaldia bihar Portalean

Sexu eta ugalketa eskubideen inguruko hitzaldia bihar Portalean
2014/03/17 00:00
eta kitto!

Udaleko Berdintasun Arloak eta Egoaiziak elkarlanean antolatuta, bihar (martitzena, hilak 18) Derechos Sexuales y Reproductivos desde una perspectiva internacional izenburuko hitzaldia emango du Joana Etxano Mugarik Gabe GKE-ko kideak, 19.00etan Portalean (3. pisuko ikastaro gelan). Biharko hitzaldia Martxoaren 8-ko egitarauaren barruan antolatu dute, "nazioarte mailan funtsezko giza eskubide modura onartuta badaude ere, emakumeon sexu eta ugalketa eskubideetan gaur egun ematen diren urraketak azaltzeko asmoz".