Neguko ordutegia sartuko da indarrean asteburuan

Neguko ordutegia sartuko da indarrean asteburuan
2014/10/24 00:00
eta kitto!

Asteburu honetan, zapatutik domekarako (urriak 26) goizaldeko 03.00ak ailegatzean, erloju guztiak ordubete atzeratu egin beharko ditugu, 02.00etara. Beraz, ofizialki ordubete gehiago izango du asteburu horretako domekak. Neguko ordutegi honek martxoaren 29ra arte iraungo du; egun horretan udakoa jarriko da berriro indarrean.