Nagusien erorketak prebenitzeko tailerra

Nagusien erorketak prebenitzeko tailerra
2015/01/09 00:00
eta kitto!

Udaleko Gizartekintzak eta osasun-zentruek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean, "Erorketak prebenitzeko tailerra" antolatu dute 64 urtetik gorakoentzat eta horien familia edota zaintzaileentzat. Bi saio teoriko-praktiko egingo dira, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an, Untzagako jubilatu etxean 16.30etatik 18.00etara. Tailerrean, besteak beste, erorketen zergatia eta horiek saihesteko zer egin dezakegun azalduko dute eta, horrekin batera, bizimodu osasungarria eta ariketa fisikoa egitearen garrantziaz eta eskura dauden laguntza teknikoei (teleasistentzia) buruz ere jardungo dute berbetan. Izen-ematea doakoa da eta urtarrilaren 25era arte egin daiteke, zuzenean anbulatorioan edo, bestela, 943 201074 telefono zenbakira deituta.