Nagusiek elkarretaratzea egingo dute eguaztenean

Nagusiek elkarretaratzea egingo dute eguaztenean
2014/09/30 00:00
eta kitto!

Bihar (eguaztena, urriak 1) Nagusien Nazioarteko Eguna gogoratuko da eta, horren harira, eta Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak egindako deiari erantzunez, Eibarko jubilatuek elkarretaratzea egingo dute, 19.00etan Untzagan (udaletxe parean). Ekitaldian nagusien interesen aldeko manifestua irakurriko dute. Eguna Nazio Batuek ezarri zuten, zaharren eskubideak aldarrikatzeko. Gaur egun munduan 60 urtetik gorako 700 milioi lagun daude.