Koldo Mitxelena Zumaran Oreretan omendu dute

Koldo Mitxelena Zumaran Oreretan omendu dute
2014/04/23 00:00
eta kitto!

Oreretako Sagardo Egunaren antolatzaileek euskara eta euskal kultura bultzatzeagaitik Koldo Mitxelena Zumaran omendu zuten atzo iluntzean (martitzenean, hilaren 22an) bere ikurra senideei eskainiz eta Arramendiko kaskoan sagarrondo bat bere izenarekin landatuta ekitaldi benetan hunkigarrian (ikus argazkiak). Eibarko Sagardo Eguna hobetzeko asmoz orain dela bost urte laguntza bila jo zuten Eibartik Oreretara eta harrezkero hartueman handia izan dute herri bietako Sagardo Egunaren antolatzaileek.