Inmigrazioari eskainitako jardunaldiak gaur abiatuko dira

Inmigrazioari eskainitako jardunaldiak gaur abiatuko dira
2014/10/06 00:00
eta kitto!

Urrian "Aurreiritziak eta estereotipoak desegiten" izenburuari jarraituta Inmigrazioaren II. Jardunaldiak egingo dira. Udaleko Inmigrazio sailak eta SOS Arrazakeriak elkarlanean antolatutako programak Portalean eskainiko diren hainbat hitzaldik, udaletxeko patioan egingo den eztabaida eta gaurtik aurrera Untzagako jubilatu etxeak hartuko duen Zurrumurruak desegiten izenburuko erakusketa hartzen ditu bere baitan. Bertan inmigranteei buruz gehien erabiltzen diren 10 zurrumurruei buruzko informazio-panelak egongo dira ikusgai, hilaren 29ra arte, astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.15etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara.
Lehenengo hitzaldia, bestalde, gaur (astelehena, hilak 6) egingo da, 18.30etatik aurrera, Portalean. Gorka Errasti inmigrazio teknikariak jardungo du berbetan eta, besteak beste, atzerritaren inmigrazioak Eibarren izan duen bilakaera, udaleko inmigrazio saila bera eta inmigrazioaren inguruko esperientziak azalduko ditu. Beste bi hitzaldiak hilaren 14an eta 22an izango dira, toki eta ordu berean.