Hasi da Nagusien Hamabostaldia

Hasi da Nagusien Hamabostaldia
2014/03/28 00:00
eta kitto!

Eguerdian Portalean ekin diote Nagusien XXI. Hamabostaldiari eta gaur arratsaldean bertan 19.30etan inauguratuko dute Armeria Eskolako Ikasle Ohien argazki erakusketa Untzagako jubilatu etxean. Apirilaren 11ra arte egongo da ikusteko aukera, astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.15etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12.00etatik 14.00etara. Hortik hasita datozen aste bietan ia egunero jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo da. Aurtengo berritasunen artean, apirilaren 2rako antolatu duten bertso-afaria dago. Untzagako jubilatu etxean egingo den afaria 20.30etan hasiko da eta Juan Mari Narbaiza eta German Meabe bertsolariek jardungo dute, Rafael Zubizarreta gai-jartzaileak esandakoei jarraituta. Antolatzaileek euskaltzale eta bertsozale guztiak afarira joatera animatu nahi dituzte, "bakarrik 12 euro balio du eta giro ederra egongo da-eta". Norbait animatzen bada, oraindik izena emateko aukera daka (jubilatu etxeetan). Jarraian, egitarau osoa:

- Martxoak 28
12.00.- Pertsona Nagusien XXI. Hamabostaldiaren Inaugurazioa. Ekitaldian parte hartzen izango dira Miguel de los Toyos alkatea, Esteban Esteban (Durangoko Astronomia Ikasgelako zuzendaria), Ana Rodriguez (udaleko Gizartekintzaburua), Jose Riviere (GIpuzkoako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteko presidentea) eta Jose Ramon Gomez (Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundearen presidentea).

- Martxoaren 28tik apirilaren 11ra arte
Armeria Eskolako Ikasle Ohien argazki erakusketa, Untzagako jubilatu etxean. Inaugurazioa martxoaren 28an izango da, 19.30etan. Erakusketa ikustera joateko ordutegia: astelehenetik barixakura 19.15etatik 21.15etara eta zapatu eta domeketan 12.00etatik 14.00etara.

- Martxoak 31
11.00.- Toka, petanka eta igel-toka txapelketa. Ipuruako bolatokian.
17.00.- Mahai-jokoen txapelketa: tute, mus, briska, xake eta domino. Beheko Tokia jubilatu etxean.

- Apirilak 1
11.00.- Ibilbide bio-osasungarria Amañan, begirale batek lagunduta, bertan dauden gimnasia-aparatuak nola erabili behar diren azaltzeko. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 26ra arte.
16.00.- Txokolate-jana eta kantuak. San Andres zaharren egoitzan.
19.00.- Segurtasunari buruzko hitzaldia, Ertzantzaren eskutik. Untzagako jubilatu etxean.

- Apirilak 2
20.30.- Bertso-afaria, Juan Mari Narbaiza eta German Meabe bertsolariekin. Gai-jartzailea: Rafael Zubizarreta. Untzagako jubilatu etxean. Prezioa: 12 euro. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 20ra arte.

- Apirilak 3
Kalejira kaleetan kantuz jubilatu-etxeetan. Ipuruakoan 18.00etan, Urkikoan 18.30etan, Untzagakoan 19.00etan eta Beheko Tokian 19.30etan.

- Apirilak 4
San Asensiora ibilaldia, Juan Luis Mugerzaren Oroimenez. Izen-ematea jubilatu etxeetan, martxoaren 26ra arte. Irteera 10.00etan Urkizun eta 10.15etan Ego-Gaingo autobus geltokian. Piskolabisa Elgetako frontoian. Prezioa: 5 euro.
19.00.- Segurtasunari buruzko hitzaldia, Ertzantzaren eskutik. Beheko Tokia jubilatu etxean.

- Apirilak 7
18.00.- "Zerua ezagutzen" proiekzio praktikoa, Esteban Estebanen eskutik. Beheko Tokia jubilatu etxean.

- Apirilak 8
10.00.- Hondarribira txangoa. Irteera Ego-Gaingo autobus geltokitik. Bisita gidatua eta bazkaria Beheko Errota jatetxean. prezioa: 20 euro (dena barne). Izen-ematea jubilatu etxeetan, apirilaren 1era arte.

- Apirilak 11
Herri-bazkaria (paella) eta dantzaldia, Legarreko frontoian. Sari-banaketa ekitaldia. Prezioa: 7 euro. Izen-ematea jubilatu etxeetan, apirilaren 1era arte.