Gure Esku Dago-ren mosaikorako bonoak salgai

Gure Esku Dago-ren mosaikorako bonoak salgai
2014/10/31 00:00
eta kitto!

Ekainaren 8an egindako giza-kate arrakastatsua eta gero, Gure Esku Dago herri ekimenak beharrean jarraitu du eta hurrengo erronka azaroaren 8an Donostiako Zurriolan 11.00etan mosaiko erraldoia osatzea litzateke. Horretarako 5.000 lagun batu nahi dituzte eta, giza-katea osatzeko egindakoaren bidetik, oraingoan ere parte hartuko dutenentzat txartelak saltzen dihardute herrietako batzordee: gaur (barixakua, hilak 31) 19.00etatik 20.30etara Deporren egongo dira eta azaroaren 2an (domekan) 12.00etatik 14.00etara. Bestela, gureeskudago.net helbidean izena emateko aukera dago. Egunean bertan, konpromiso-bonoa eraman beharko dute parte-hartzaileek eta antolatzaileek guardasolak eta kapak banatuko dituzte, mosaiko erraldoia osatzeko.