Etxeberriaren diseinuak Nueva York eta Madrilgo pasareletan

Etxeberriaren diseinuak Nueva York eta Madrilgo pasareletan
2014/09/02 00:00
eta kitto!

Roberto Lopez Etxeberria diseinatzaile eibartarrak Pura Piel 2015eko udaberri/udarako bilduma berria erakutsiko du Nueva Yorken, Mercedes-Benz NY Fashion Week delakoaren barruan, irailaren 7an sail ofizialean eskainiko duen desfilean. Ameriketako moda pasarela garrantzitsuenaren gainean ikusiko diren diseinuak gizonezkoentzat sortutakoak izango dira eta horiek egiteko batez ere narrua erabili du. Eta handik egun gutxira, hilaren 13an Etxeberriak emakumeentzat bakarrik sortutako lehen bilduma ikusteko aukera izango da, Madrilen egingo den Mercedes-Benz Fashion Week Madrid izenekoaren barruan eskainiko duen desfilean.