Energia eolikoari buruzko jardunaldiak Ingeniaritza Eskolan

Energia eolikoari buruzko jardunaldiak Ingeniaritza Eskolan
2014/10/07 00:00
eta kitto!

Eguazten eta eguenean (urriaren 8an eta 9an) Energia Eolikoari buruzko jardunaldiak burutuko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campus-eko Eibarko Ingeniaritza Eskolan. Bertan energia berriztagarrien sektorearen gaur egungo egoera zertan den azalduko dute, baita teknologia hauen diseinu, ezarpen potentzial, modelatu eta kontrolaren inguruko mugarri garrantzitsuenak zeintzuk diren ere, energia eolikoaren arloa bereziki aztertuta.
Jardunaldien helburu nagusia, gaur egungo energia sistemak eragiten dituen arazoen inguruan jendea sentsibilizatzea da. Jardunaldiak eskenatoki energetiko berriak aurkitzeko interesa duten irakasle, ikasle, profesional eta beste edozein herritarrentzat zabalik daude, toki guztiak bete arte, eta jarraian zehazten den programari jarraituko diote:

Urriak 8, eguaztena
16.00.- La importancia de las Energías Renovables y la situación actual de la tecnología mini-eólica, Juan Angel Balbás-en eskutik (DEBEGESAko zuzendari nagusia, BIC Berrilan-eko kontseilaria eta CIC Tourgun-ko kontseilaria da eta Tekniker-eko patronatuko kidea).
16.40.- Desde el diseño aerodinámico a la impresora 3D. Pablo Fernández (Elektrizitate ingeniaria) eta Alain Ulazia (Eibarko ingeniaritza eskolako irakaslea, EHU-ko Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika sailean).
17.20.- El viento: un fenómeno importante. Pello Zabala (frantziskotar monjea, idazlea, irrati esataria eta meteorologoa).

Urriak 9, eguena
16.00.- Estimación del potencial eólico en la Península Ibérica por medio del re-análisis IPRA. Gabriel Ibarra (EHU-ko Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika saileko irakasle eta ikerlaria).
17.00.- El control de aerogeneradores de pitch variable. Ekaitz Zulueta (EHU-ko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko irakaslea).