Bisita gidatu berriak Euskal Kostaldeko Geoparkean

Bisita gidatu berriak Euskal Kostaldeko Geoparkean
2014/04/16 00:00
eta kitto!

Geoparkeak bisita gidatuen denboraldi berria eman zuen ezagutzera orain egun batzuk Gipuzkoako Foru Aldundian egindako prentsaurrekoan. Aurtengo programak Geoparkeaz gozatzeko proposamen berriak eskaintzen ditu Flysch & Karst Experience goiburuari jarraituta. Abendura bitartean 269 bisita gidatu programatu dituzte eta aurretik martxan zegoen eskaintzari gehitu dizkieten berritasunen artean, besteak beste, lurraldearen barnealdea ezagutzera eman nahi duen Karsteko Zaporeak izenekoa dago. Egutegi zabal hau hamar proposamen desberdinetan oinarritzen da, hau da, Geoparkea ezagutu nahi duten bisitariek hamar proposamenen artean aukeratu dezakete. Uda garaian (ekainaren 15etik irailaren 15era arte) eskaintza nabarmen handituko da eta ordutegi zabalagoa eskainiko dute. Eta horrekin batera Zumaiako natur guneei buruzko audiogidak jasotzen dituen smartphoneentzako aplikazio berria ipini dute eskuragarri. Bisiten egutegia, eskaintza eta bestelako guztiak www.geoparkea.com webgunean kontsultatu daitezke.