Azala zaintzeko aholkuak Poliklinika Gipuzkoaren Osasun Ikasgelaren eskutik

Azala zaintzeko aholkuak Poliklinika Gipuzkoaren Osasun Ikasgelaren eskutik
2014/06/17 eta kitto!

Ekainaren 18an, eguaztenean, "Zure azala zaintzeko jakin behar duzuna. Nola babestu azala eguzkitik, dermatosiaren prebentzioa eta zahartzearen kontrako tratamenduak” izenburuko hitzaldia hartuko du Portaleak, 19.30etatik aurrera, Poliklinika Gipuzkoaren Osasun-Ikasgelaren egitasmoaren barruan. Susana Gomez dermatologoak emango duen hitzaldian, besteak beste, udan gure azala eguzkitik babesteko aholkuak azalduko ditu sendagileak. Sarrera librea izango da, tokiak bete arte.