2012ko Maiatzak 18, Ostirala. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

‘Willcommen’ Eibarrera

Ikasle eibartar eta alemaniarrak Ignazio Zuloaga Institutuan. Arg: Leire Iturbe.

Ignazio Zuloaga institutuak bisitariak ditu egunotan. Azken bost urteotan gertatu bezala, Alemaniako Balingen Gymnasium eskolako ikasleekin elkartrukea egingo dute eibartarrek, lehenengo euren bisita jaso eta, ondoren, lurralde germaniarrera bidaiatuz.

Zapatu eguerdian etorri ziren gurera ikasle alemaniarrak. 16 eta 17 urte tarteko 30 germaniar Balingenetik etorri direnak eta ‘Willcommen’ (ongi etorri alemanieraz) esan zieten eibartarrek. Ekintzaz beteriko astea zuten aurrean eta hasieratik etxean bezala sentiarazi nahi izan zien eibartarrek. Horietariko bat Irene Rekalde izan da eta bere ustetan, “oso ondo dabiltzala ikusi dut, oso esperientzia polita izaten ari dela iruditzen zait”.
Ikastetxeen elkartrukeetan gertatzen den bezala, bisitariak hemengo ikasleen etxeetan geratu dira aste guztian. Horrela, alemanek hemengo familiekin egonaldia egin eta, ahal den neurrian, hemengo bizimodu eta ohiturak ezagutzeko aukera izan dute.
Ignazio Zuloaga insitutua operazio-base bezala egonik, Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute alemaniarrek. Besteak beste, Biarritz, Baiona, Gernika, Lekeitio, Bilbo eta Donostian egon dira. Beraz, ez dute ia atsedenerako denborarik eduki, nahiz eta ez duten eguraldia lagun izan. Turismoaz gain, hala ere, euskal kulturaren gainean ikasteko aukera izan dute (astebeteko egonaldiak uzten duena behintzat).
Alemaniara hilaren 26an
Orain, alemanei agur esateko ordua iritsi da, baina institutukoek ez dute pena handirik edukiko, izan ere, otsailaren 26ra eurak joango dira Balingenera . Irene Rekaldek dioen bezala, “joateko gogo handia dut”. Seguru berdina pentsatzen dutela berarekin joango diren beste ia 30 ikasle eibartarrek.
Alemaniarrek Eibarren egin bezala, astebeteko egonaldia egingo dute institutukoek Balingenen, hango ikasleen etxeetan lo eginez eta lurralde germaniarreko hainbat toki ezagutuz. Irenek dioenez, hala ere, oraindik ez dakite zer egingo duten, ez baitakite zein programa jarraituko duten han dauden bitartean. ‘Auf wiedersehen' (agur), beraz, alemaniarrei.

Iragarki laburrak

subir

  • 1. Etxebizitza

    1.1 Salgai

    - Pisua salgai Amañako plazoletan. 2 gela, egongela, sukaldea, komuna eta ganbara. Dena kanpora begira. Tel. 685-728995.

    - Pisua salgai Eibarko erdialdean. 3 logela, egongela, sukaldea, komun bi eta trasteroa. Igogailua. Guztiz berriztatua eta argitsua. 130 m2. Tel. 626-20

    - Eibarko Txikito kalean pisua salgai. 2 logela, egongela, sukaldea eta komuna. 56 m2. Igogailua. 168.000 euro. Tel. 672-622774.


  • 1. Etxebizitza

    1.2 Errentan

    - Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel. 618-734000.

    - Pisua alokagai Eibar erdialdean. Erabat berriztatua. 120 m2. 900 euro. Tel. 670-779713.


  • 1. Etxebizitza

    1.3 Konpartitzeko

    - Pisua konpartitzeko emakumea behar da. Deitu 17.00etatik 19.00-etara. Tel. 681-081763.


  • 3. Lokalak

    3.1 Salgai

    - Lokala salgai Ubitxa behean. Tel. 617-688311. Maria.


  • 3. Lokalak

    3.2 Errentan

    - Garaje itxia alokagai Asua-Errekan. Tel. 616-959625.

    - Garajea alokagai Arrate-Biden. 1. solairuan, itxia eta autoa garbitzeko tokiarekin. 90 euro. Tel. 679-310083.

    - Ileapaindegi berria alokagai, arazo pertsonalengatik. Merke. Tel. 667-806737.

    - Garaje itxia alokagai. Tel. 617-688311. Maria.


  • 4. Lana

    4.1 Lan bila

    - Emakumea eskaintzen da sukaldari-laguntzaile edo kamarera jarduteko, etxeko lanak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel. 632-236564.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxeko lanetarako. Externa. Tel. 638-338816.

    - Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Baita asteburuetan ere. Tel. 689-273664.

    - Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko, etxeak garbitzeko eta kamarera edo sukaldari-laguntzaile jarduteko. Tel. 608-376387.

    - Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Egun osorako edo orduka. Tel. 634-007292.

    - Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko, etxeak garbitzeko eta sukaldari-laguntzaile moduan. Tel. 608-474923.

    - Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Orduka. Tel. 648-603029.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 609-529165.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 695-144954.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 695-303534.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Orduka edo interna. Tel. 646-887739.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Tel. 634-887814.

    - Neska arduratsua eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketetarako. Tel. 633-150376.

    - Mutila eskaintzen da dendako saltzaile, garbitzaile edo pintore jarduteko. Tel. 622-139912.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko, sukaldari-laguntzaile jarduteko eta garbiketak egiteko. Tel. 679-306518.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta sukaldari-laguntzaile jarduteko. Orduka edo interna. Tel. 659-908513.

    - Emakumea eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 650-152866.

    - Neska eskaintzen da tabernak, soziedadeak edo etxeak garbitzeko. Tel. 638-527489.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Orduka edo jornada osoz. Tel. 638-338816.

    - Ileapaintzailea eskaintzen da ileapaindegi mistoan lan egiteko. 11 urteko esperientzia. Deitu 17.00-etatik 19.00etara. Tel. 681-081763.

    - Emakumea eskaintzen da gauez nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 679-929348.

    - Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta beste edozein lanetarako. Esperientzia. Tel. 652-248893.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia. Tel. 680-973549.

    - Neska euskalduna eskaintzen da ileapaindegian lan egiteko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 610-096417.

    - Ileapaintzailea eskaintzen etxez-etxe nagusiak orrazteko. Tel. 627-855223.


  • 4. Lana

    4.2 Langile bila

    - Kamarera/o eta sukaldaria behar dira Arrateko jatetxe batean. Nahitaezkoa esperientzia. Tel. 656-752658.

    - Sukaldaria behar da taberna baterako. Tel. 629-354370.


  • 5. Irakaskuntza

    5.2 Eskaintzak

    - Ordenagailua erabiltzen irakasten da. Word, Accel, Excel, web orriak egiten ikasi etabar. Merke. Tel. 679-740061.

    - Bibolina jotzen irakatsiko nuke asteburuetan. Metodo erraza eta dibertigarria: solfeo edo solfeorik gabe. Adin guztiak. Asteburuetan. Merke. Tel. 679-

    - Euskarazko klaseak ematen ditut, azterketarako: EGA, perfilak, Habe-ren mailak. Tel. 620-608065.

    - Klase partikularrak ematen dira: Euskara, Matematikak, Fisika, Kimika. Talde txikiak. Tel. 699-069080.

    - Irakasleak maila guztietako klase partikularrak ematen ditu. Lau laguneko taldeak. Talde berriak urtarrilean. Tel. 685-739709. Patrizia.


  • 6. Denetarik

    6.1 Salgai

    - Egurrezko trona, autoarendako segurtasun-aulkia (9tik 25 kilora), bidaia-sehaska eta bizikleta (3 urte) salgai. Merke. Tel. 617-256466.

    - “Sendra” botak salgai. 38 zenbakia. 50 euro. Tel. 699-532243.

    - Errepideko bizikleta salgai. Zeus Shimano 105, karbonozko urkilekin. 2.000 km. Tel. 628-714824.

    - Bizikleta estatikoa salgai, programekin. Oso egoera onean. 170 euro. Tel. 628-714824.


  • 6. Denetarik

    6.2 Eman

    - Artzain txakur-kumeak oparitzen dira. Abenduaren 23an jaiotakoak. Tel. 600-464625.


  • 6. Denetarik

    6.3 Galdu/Aurkitu

    - Border Collie arrazako txakurra desagertu da. 3 urte ditu eta zuria eta beltza da. Ikusten baduzue, deitu. Tel. 629-588627.


  • 6. Denetarik

    6.4 Bestelakoak

    - Zure elkarte gastronomikoan bazkide berria behar baduzu, deitu. Tel. 646-293311.


bajar

HAUTESKUNDEAK. Eibarren PSE-k irauten du, hala eta gustiz ere.

Elkarrizketak

subir

  • EDU MURUAMENDIARAZ: “Argentinan negarrez amaitu genuen saioa”

    Dantzaren bidez mina, tristura, atsekabea, ezintasuna… ekarriko du Aukeran dantza konpainiak Coliseora. ‘Gernika’ ikuskizuna eskainiko dute bihar 23.00etan eta bizkaiako herrian 1937an jasandako bondardaketa da islatuko dena. Eibarrekin lotura estua duen Edu Muruamendiaraz da saioaren zuzendari eta koreografoa.

    -Nola liteke dantza den gauza eder baten bitartez, bonbardaketa bezalako gauza krudel bat...


  • EKHI ZUGASTI“Ondo pasatzeko sortu genuen eMePebo5t”

    Saxofoia, txirula irlandarra eta, Untzagan orain dela aste bi eskainitako kontzertuaz geroztik, dultzaina jotzen du Ekhi Zugastik eMePebo5t taldean. Urtebete darama martxan (eta doan tokira doala martxa eskaintzen) talde eibartarrak, rockmeria plazarik plazara eramanez.

    -Zer moduz egon zen joan den asteko Untzagako kontzertua?Oso ondo. Demaseko ilusioa geneukan...


  • NEREA GOMEZ: “Umeena oso publiko zorrotza da”

    Astebete darama martxan Eskolarteko Antzerki Jardunaldiak eta hurrengo ikuskizun profesionala astelehenean egingo da 15.00etan Hezkuntza Esparruan. Madrileko Manten Niditosen eskutik ’Lucia la maga’ egongo da ikusgai eta aktoreen artean eibartar bat egongo da: Nerea Gomez.

    -‘Lucía la maga’ antzezlana aurkeztuko duzue Hezkuntza Esparruan. Zertan datza...


  • KOLDO ZUAZO: “Gaurko euskalkiak Erdi Aroan sortutakoak dira”

    ‘Arabako euskara’ tituludun liburua kaleratu du Koldo Zuazo hizkuntzalariak. Urteetako lanaren ondorio da lana eta euskararen gainean ikuspegi berriak igortzen ditu bertan eibartarrak. Besteak beste, Arabako euskara bizkaieraren aitzindaria dela aipatzen du.

    -'Uztaro' aldizkarian "Euskara Araban" ikerketa kaleratu zenuen, 'Arabarrak Euskararen Herrian'...


  • IRENE SACEDA: “Edozein musika estilotan abesten dut gustora”

    Bere ahotsak ETB 1eko ikusle guztiak liluratu zituen joan den zapatuan. Irene Saceda Kantuan saioan aritu zen eta Vivo per lei abestia kantatu zuen telebista saioa. Italanieraz! 13 urteko neskatoak bere talentua erakusteko aukera bikaina izan zuen, eta ez da telebistan ikusiko dugun azken aldia izango.

    -Joan den asteburuan ETB 1eko Kantuan saioan aritu zinen. Zer moduz?Oso ondo. Hasiera batean...


  • JOSE BENITO RUIZ: “Artearen historiari berraztertzea egingo diot”

    Natura inork ez bezala islatzen du bere argazkietan Jose Benito Ruizek. Maila internazionalean izen handia duen argazkilaria da alakantekoa eta Argazkilaritza Maiatzeanen ekimenez gurean izango da tailer bat eskaintzeko maiatzaren 19an. Konposizioaz arituko da goiz eta arratsaldez emango den ikastaroan.

    -Eibarren argazkilaritza ikastaroa eskainiko duzu. Zertaz arituko zara?Argazkilaritzaren...


  • VIRGINIA BOLLAIN: “Tailerretan izkutatzen ginen bonbardaketetan”

    Gerra bat ez da ahazten. Ezin da ahaztu. Hitzez zaila da horrelako egoera batean gertatzen dena azaltzea, sentimenduak dira orduan bizitakoa ondoen islatzen dutenak. Antonio Sarasketa eta Virginia Bollainek Gerra Zibila bizi zuten, eta bereak eta bi egin behar izan zuten handik bizirik irtetzeko. Atzera begirada egin dute orain eta hurrengo lerroetan euren bizipenak kontatu dizkigute.

    -Nola gogoratzen duzu gerraren hasiera?Ni San Andres pasealekuan bizi nintzen eta 1936ko...


  • ANTONIO SARASKETA: “Urkizu aldean babeslekuak egiten ibili nintzen”

    Gerra bat ez da ahazten. Ezin da ahaztu. Hitzez zaila da horrelako egoera batean gertatzen dena azaltzea, sentimenduak dira orduan bizitakoa ondoen islatzen dutenak. Antonio Sarasketa eta Virginia Bollainek Gerra Zibila bizi zuten, eta bereak eta bi egin behar izan zuten handik bizirik irtetzeko. Atzera begirada egin dute orain eta hurrengo lerroetan euren bizipenak kontatu dizkigute.

    -Nola bizi izan zenuen Untzagan jaso zenuen omenaldia?Batzokian txikitatik egon naiz sartuta,...


  • IMANOL ABAD: “Marka gehienek, publizitatearekin, tontotzat tratatzen gaituzte”

    Mikel Cortes, Sebastian Gomez eta Ane Aranbururekin batera Breaking Molds komunikazio agentzia osatzen du Imanol Abad eibartarrak. 1985ko belaunaldiko semea, bere bidea egiten dihardu eta ez lukeela aldatuko onartzen du. Moldeak apurtzen doa, bitartean, bidearen sorkuntza horretan.

    -Nola eta noiz sortu zen Breaking Molds?Kasualitate puntua izan zuen. Mikel eta biok Trourist...


  • JAVIER FERNANDEZ: “El Cordobes izan da toreatzaile fotogenikoena”

    Zezenenganako afizio zoroa izan duela aitortzen du Javier Fernandez. Zezenketak antolatu ditu, toreatzen aritu izan da eta Peña Taurina Pedrucho Eibarresako presidentea izan da hainbat urtetan. Domekan ondo merezitako omenaldia jasoko du lagunartearen eskutik Chalchan egingo den bazkarian.

    -Zer suposatzen du zuretzat Peña Taurina Pedrucho Eibarresaren aldetik omenaldia...


bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea