- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
- ETA KITTO!
- Berriak
- Gaztekitto
- AXEL RIAÑO: “Igoeraren gola kantatzea demasa izango litzateke”
2012ko Maiatzak 18, Ostirala. 11:00
AXEL RIAÑO: “Igoeraren gola kantatzea demasa izango litzateke”
Bere bihotzeko taldearen hamaikakoa ematen du taldeak etxean jokatzen duen bakoitzean eta gusto handiz egiten du, baina are gustorago kantatzen ditu taldearen golak. Eibar KE-en speakerra da Axel Riaño. Kolore gorriurdinak maite dituela nabari zaio eta bere ahotsa uzten du taldearen mesedetan.
-Nola iritsi zinen Ipurua Foball Zelaiko mikrofonoa hartzera?
15 urterekin JD Arrateko speaker bezala hasi nintzen. Bitxia izan zen. Aurretik zegoen speakerra nahiko txepela zen eta beste zale bati esan nion, “hemen giro handiagoa jarri beharko litzateke”, eta berak erantzun zidan, “trankil, laga nire esku”. Bolinaga presidentearengana joan zen, nik speakerra izan nahi nuela esan eta ondo iruditu zitzaion. Hasieran jokalarien izenak esaten nituen, baina gero golak zeinek sartzen zituen ere esaten hasi nintzen. Eibar KE-koek bazekiten speakerra nintzela, eta Arrateri laguntzeko Eibar eta Errealak jokatu zuten neurketan hasi zen dena, telefonoa hartu zidatelako. Orduan, eurenak huts egiten zuenean, ni joaten nintzen. Aurten postua libre geratu zen eta deitu egin zidaten.
-Afizio moduan egiten duzu?
Bai, hobbya. Batzuk esaten didate ea zergatik ez dudan kobratzen, baina nik taldeari ezin diot ezer eskatu. Gustatu egiten zait eta nire bihotzeko taldea da Eibar.
-Zein da speakerraren lana?
Partiduaren hasieran hamaikakoak esan, aldaketak ere, eta golak abestu eta nork sartu duen aipatu. Sirenari ere ematen diot goletan. Zozketaren zenbakia, kotxeren bat mugitu behar den eta halakoak...
-Zure bihotzeko taldea izanda, zaila da emozioak gordetzea?
Kabinaren barruan ederrak botatzen ditut bolumena kenduta dagoenean, baina bestela kontrolatu egiten naiz. Gertatu zait Mateo Gilabert kazetaria nire kabinara etortzea aldaketa baten ostean, bolumena piztuta lagatzea eta gu berriketan. Ia ez zen ezer entzun eta ez genuen ezer txarrik esan, eskerrak!
-Ahots barik geratu zara noizbait partiduan?
Partiduan zehar. Azken minutuetan sartutako golen batekin bai geratu izan naiz ia arnasarik gabe.
-Aurten mailaz igotzeko Eibarren gola kantatuko duzula pentsatzen duzu?
Nahi bai. Orain Mirandesen postuan egotea gustatuko litzaidake, baina poliki-poliki gora goazela pentsatzen dut. Liga lehen lauen artean amaituko dugula pentsatzen dut. Igoeraren gola kantatzea demasa izango litzateke, ez dakit zer egingo nukeen. Askotan pentsatu dut hortan, baina ez dakit nola erreakzionatuko nuke. Negar seguru egingo nukeela, Rayoren kontra egin bainuen.
Berri erlazionatuak
Iritzia eman:
2 iritzi eman dira
-
barquito. Eguna: 2012.05.03. Ordua: 02.03.44
Aber egixe dan eta kantatzen duzun!
-
Nossa. Eguna: 2012.02.03. Ordua: 13.58.45
Aupa axel, oso ona








