- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
- ETA KITTO!
- Berriak
- Elkarrizketak
- “Turismoan, Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du”
2012ko Otsailak 23, Osteguna. 11:00
“Turismoan, Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du”
Iaz karrera amaierako Kutxa saria irabazi ostean, Turismoko 2. Sari Nazionala eskuratu du aurten Lur Iriondok. Azaroaren 28an ezusteko pozgarri bat hartu zuen 25 urteko eibartar honek, ahaztuta baitzeukan sariarena. Zorionak, beraz, Lur-eri.
-Turismoako 2. Sari Nazionala izendatu zaituzte. Jaso duzu saria jada?
Ez, oraindik ez da ekitaldia gauzatu. Aurreko edizioen arabera, urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran izango da Madrilgo Musika Jauregia.
-Eta nolatan, ba, sari hau?
Nire promozioko lehena izanda, aukera eman zidaten Sari Nazionaletara aurkezteko. Urtarrilean izena eman nuen eta, ordutik, ahaztuta neukan. Horrela, Sanandres bezperaren bezperan, barixakuan, eskutitza iritsi zitzaidan esanez 2. saritua nintzela.
-Izena emateaz gain azterketa edo froga bereziren bat egin behar izan zenuen?
Ez. Izena eman, munduko paper guztiak eta bat gehiago aurkeztu behar izan nituen, eta listo. Ez ziguten inolako erantzunik eman, beraz, ez nekien nire izen-ematea iritsi zitzaien edo ez.
-Zertan datza sariak?
Dirua ematen dizute, ez dakit zenbat, eta diploma edo halako gauza bat ere ematen dizute.
-Kurrikulumean ederto geratuko da, ba, sari hau.
Bai, kurrikulumean eta ikasketa-espedientean ere, hor ipiniko baitu 2. Sari Nazionala izan zarela.
-Turismoa ikasi duzu, zergaitik turismoa?
Hasteko, bidaiatzea gustatzen zait. Gainera, aurretik ostalaritza ikasi nuen, turismoarekin zerkiusia duena, horrela, turismoa karrera laburra izanik hori ikastea pentsatu nuen.
-Turismoa ikasteko, turismoa egitea beharrezkoa da?
Esan bezala, niri bidaiatzea asko gustatzen zait. Hala ere, ez dut uste turismoa ikasteko turismoa egitea beharrezkoa denik, baina ondo etortzen da. Alderdi biak dira osagarriak eta lagungarriak.
-Nola ikusten duzu turismoa Eibarren?
Hori hobe Debegesan galdetzea (barreak). Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du, dagoen lekuan dago eta hori aprobetxatu behar du. Aprobetxatzen ari da eta gehiago aprobetxatu beharko luke.
Berri erlazionatuak
- ASIER MORENO: “Borondate onaz gain gutxieneko ezagutzak behar dira”
- JOSU ASTIGARRAGA: “Txakur eta jabeen arteko harremana hobetzea dut helburu”
- ENARA GARCIA / CARMEN LARRAÑAGA: “Gurasoak inoiz gehiago ikusi ez zituzten umeak joan ziren atzerrira”
- IDOIA ALVARO: “Eskura dituzun gauzekin eskulan asko egin ditzakezu”
- ARANTXA ERASUN: “Torturen kasuan egira hurbiltzen hasi gara”
Iritzia eman:
8 iritzi eman dira
-
Etakitto. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 12.41.37
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Vestibulum ultricies fermentum justo eu fermentum. Mauris nec quam risus. Duis adipiscing justo ac mauris dapibus sit amet semper sapien elementum. Proin non lorem eu mi dapibus ultricies ac ac nibh. Sed leo arcu, tempus at viverra sit amet, elementum ac massa. Aliquam luctus aliquet viverra. Quisque lobortis porttitor pellentesque. Proin molestie, lectus ac gravida facilisis, nunc neque auctor lacus, id pellentesque arcu neque ac est. Praesent massa nisl, consequat et tempus non, rhoncus ut quam. Duis in metus orci.
-
Etakitto. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 12.40.24
Guardar
-
xola. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 10.20.39
-
dsfgsdf. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 10.08.25
gsdf
-
vxcv. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 10.07.21
vxcb
-
fgdfg. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 10.06.52
dfgdfg
-
Xola. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 09.56.43
-
Xola. Eguna: 2011.11.02. Ordua: 09.24.49
Pruebas ...









