LAURA AGUDIÑA: “Interneten dena (edo ia) aurkitu dezakegu”

LAURA AGUDIÑA: “Interneten dena (edo ia) aurkitu dezakegu”
2012/02/24 eta kitto!

-Zer da, orokorrean, ikastaro hontan eskeiniko duzuena?
Enplegua bilatzeko nola prestatu edo zer egin azalduko dugu modu orokorrean. Besteak beste, elkarrizketak nola prestatu, oinarrizko curriculuma nola egin… Gizonentzat ere funtzionatuko luketeen gauzak azalduko ditugu, baina nola Emakumeen Nazioarteko Eguna den, emakumeei bakarrik eskeintzea pentsatu dute liburutegikoek. Ikastaroak ordu bikoak izango dira, Lanbide eta Infojobs bezalako webguneak ikusiko ditugu, eta gauza puntualak jorratuko ditugu. Ordu bi ditugunez, nahiko gainetik eman beharko dugu. Horrela, guk hainbat jarraibide emango ditugu, gero emakumeek euren kabuz erabili ditzaten.
-Zeintzuk izan daitezke enplegua interneten bilatzearen alde onak?
Alderik onena da gaur egunean dena interneten dagoela (edo ia dena). Adibidez, enpresen helbideak han bilatu ditzakezu, Lanbideren eskaintza danak han aurkitzen dira… aukera asko dago.
-Kontaktu pertsonala, hala ere, galdu egiten da.
Bai, lana eskaintzen duenaren eta eskatzen duenaren artean ez dago lehen zegoen kontaktu hori, baina elkarrizketan eman daiteke harreman hori. Horrela izaten da orokorrean, izan ere, enpresa askotara lan bila bazoaz, curriculuma euren helbide elektronikora bidaltzeko esaten dizute.
-Alde txarrak zeintzuk izango lirateke?
Orain komentatu duguna. Lana eskaintzen duenak ez duela ezagutzen curriculumean azaltzen den pertsona hori, eta horri jarraitzen diola erabaki bat edo beste hartzeko.
-Badao jende asko ez dela internetez gehiegi fidatzen. Fidagarriak dira interneten bitartez lana bilatzeko agentziak?
Askotan entzuten dira interneten segurtasunari buruzko zalantzak, “nik ez ditut sartuko hor nire datuak”, eta abar. Normala da horrelakoak entzutea, baina azaltzen badiezu zer den eta nolabaiteko konfidantza ematen badiezu, konturatzen dira seguruak direla. Infojobs, adibidez, jende asko eta askok erabiltzen du. Lanbiden, bere aldetik, oinatz digitala ematen dizute eta internet bitartez dena egin dezakezu.