2014ko Apirilak 19, Larunbata. 11:00


BILATZAILEA

IRATI ANDA: “Bizitza ulertzeko modua da eskalada niretzat”

Eskaladaren, mendiaren, naturaren eta, orokorrean, kirolaren zaleek zita daukate martxoaren 6an, martitzena, Portaleko areto nagusian 19.00etan. Irati Andak ‘Hamarkada bat harkaitz artean’ diaporama eskainiko du ...eta kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian programaren barruan, eta eskaladaren bitartez bizi izandakoa kontatuko du, besteak beste.

-Noiz hasi zinen paretean gora egiten?
10-11 urte nituenean hasi nintzen eskalatzen ikastolako mendi taldean. Eskolaz kanpoko ikasgai bezala eskaintzen zen mendi jarduera eta, mendira joateaz gain, eskalatzera ere joaten ginen. Horrela, anaia Egoitzi esker, bera lehenago hasi baitzen, zaletzen joan nintzen pixkanaka.
-Zer da eskaladak ematen dizuna?
Hainbeste urteren ostean, dena ematen dit. Niretzat ez da izan praktikatzeko jarduera bakarrik, bizitza ulertzeko modua baizik. Momentu bakoitzean modu batean bizi izan dut eskalada, eta gaur egunean oraindik horren inguruan nabil bizitzen eta gozatzen.
-Eskalada zein zentzutan hartzen duzu: lehiaketa moduan, plazer bezala, afizio hutsa…?
19 urtetan eskalada modu askotan hartzeko denbora ematen du. Hasieran hobby moduan hartzen nuen, gero afizioa bizimodu bilakatu zen, eta baita ogibide ere. Gaur egunean ez nabil lehiaketetan murgilduta, baina prestatzaile moduan nabil, lehiaketa bat edo beste prestatzen… Momentu bakoitzean modu ezberdinean bizi izan dut eskalada, hura maitatuz eta baita batzutan gorrotatuz ere. Azken finean, nire bizitza eskaladaren inguruan ibili da hein handi batean.
-Sufritua ere izango da grabitatearen legearen aurka jotea.
Kirol nahiko gogorra da, atzamarrek, eskuek eta besoek asko sufritzen dutelako. Lesio asko egoten dira, azaleko minak, eta abar. Baina beste alde batetik, oso kirol polita da. Naturarekin izan dezakezun kontaktu hori oso berezia da, harkaitz batera igo eta atzera begiratze. Apur bat bohemioa izan daiteke guzti hori, baina landa berdeak, zuhaitzak edo itsasoa ikusteak aurreko gogortasun hori samurtzen du. Era berean, kirolaren gogortasunak norbera gogortzen du. Zerbait lortzeko sufritzen duzunean, garaipena lortzen baduzu, gehiago disfrutatzen duzu.
-Eskaladak emandako zein momenturekin geratuko zinateke?
Zaila da aukeratzen. Momentu bat aukeratzeagatik, eskalatu ondorengo solasaldiak aukeratuko nituzke. Pasio bat konpartitzen duzun pertsona batekin horrelako solasaldiak edukitzea aukeratuko nuke, batzutan apur bat fanatikoak badira ere (barreak).
-Non eskalatzen duzu gustorago: rokodromoan edo harkaitzean?
Harkaitzean. Beste zerbait eskaintzen dizu arrokak. Aspaldian ez naiz harkaitz artean ibili, baina joaten naizenean uste dut rokodromoan baino gehiago gozatzen dudala. Rokodromoan aritzea gustatzen zait, nola ez, baina harkaitzak duen puntua oso polita da.
-Zein duzu toki kuttunena eskaladarako?
Toki bakoitzak bere xarma dauka, baina Apellanizeko ingurunea udazken partean, hostoak erortzen direnean, oso polita egoten da. Gainera, etxetik hurbil daukat, beraz, toki hori aukeratuko nuke.
-Katuak, sokak eta magnesioa albo batera lagata, ‘Conquistador del fin del Mundo’ saioan ere hartu zenuen parte. Nolako esperientzia izan zen?
Esperientzia ona izan zen, ezberdina eta berezia. Asko gustatzen zait lehiatzea eta frogetan oso gustora aritu nintzen. Jendearekin, eguneroko bizitzan bezala, batzuekin besteekin baino hobeto moldatu nintzen. Bestetik, telebistarako muntaia ikusten duzunean (irudiak hartu, aukeratu, moztu…) harritu egiten zaitu. Harrigarria da nola irudi bat testuingurutik ateratzeak eta musika jakin bat ipintzeak nolako aldaketa ematen dion zuk han bizi izandakoari eta jendeak hori jasoko duen mezuari. Alde horretatik, amorrua ematen du pixka bat, baina banekien zer aurkitu nezakeen bertan.

Iragarki laburrak

subir

  • 1. Etxebizitza

    1.1 Salgai

    - – Pisua salgai J.A. Mogel kalean. 3 logela, balkoi-egongela eta sukaldea. Ganbara handia. Dena kanpora begira. Bizitzera sartzeko moduan. Tel. 681-223

    - – Babes Ofizialeko pisua salgai Soraluzen. 3 logela, trasteroa eta garajea. 80 m2. Tel. 637-321970 eta 635-728510.

    - – Aldapa barik bizitzeko aukera ezinhobea. Pisua salgai Fermin Calbetonen. Garaje-trasteroa aukeran. Tel. 646-680445.

    - – Babes Ofizialeko pisua salgai Barakaldo kalean. 2 logela eta garajea trasteroarekin. Tel. 660-736526.


  • 1. Etxebizitza

    1.2 Errentan

    - – Pisua eguzkitsu eta zabala alokagai Eibarren, bariantetik gertu. 3 logela, 2 bainu, sukalde-jangela, egongela eta terraza handia. Sartze

    - – Logela alokagai konpartitutako pisuan. Amañako dorreetan. Tel. 650-916914.

    - – Estreinatzeko pisua alokagai Bidebarrieta kalean. Guztiz berriztuta eta jantzita. 2 logela eta egongela handia. Tel. 652-764566.

    - – Eibarko bikote gazteak pisua hartuko luke errentan Eibarren. Tel. 619-935095.

    - – Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarko erdialdean. Tel. 618-354218.

    - – Buhardilla alokagai Ubitxan. Igogailluarekin. Atonduta eta bizitzera sartzeko moduan. Prezio interesgarria. Tel. 620-611718.

    - – Bikoteak pisua behar du alokairuan. Tel. 688-867226.


  • 3. Lokalak

    3.2 Errentan

    - – Aparkatzeko plaza alokagai Txomon. Tel. 658-710898.

    - – Lokala alokagai Otaola Etorbidean (1. solairua). 25 m2. Komun berria. Baita koadrilentzat ere. Tel. 681-303507.


  • 4. Lana

    4.1 Lan bila

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 625-895460. Carmen Maria.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 638-835824. Oneida.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 686-052084.

    - – Mutila eskaintzen da kamarero jarduteko. Esperientzia. Tel. 692-332871.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Interna. Tel. 662-012834.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Arratsaldez eta asteburuetan. Tel. 638-824278.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Interna. Tel. 632-337083.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Interna. Tel. 632-054894.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta kamarera jarduteko. Tel. 652-352419.

    - – Emakume euskalduna eskaintzen da etxean laguntzeko: plantxa egin, ... Tel. 661-075520.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 626-197219.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 653-473375.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko, soziedade edo pegorak garbitzeko, etabar. Orduka eta asteburuetan. Tel. 631-004374.

    - – Emakumea eskaintzen da goizez eta asteburuetan lan egiteko. Laguntzaile tituluarekin. Tel. 616-607121 eta 943-207183.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta pegorak garbitzeko. Tel. 617-571210.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da lanerako. Ikasketak: integrazio soziala eta erizaintza laguntzailea. Tel. 646-644125.

    - – Emakume arduratsua eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxea garbitzeko. Esperientzia. Tel. 618-444081.

    - – Neska eskaintzen da garbiketak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel. 625-814727.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 605-720298.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 674-259376.

    - – Mutila eskaintzen da kamarero jarduteko, pintore moduan, sukaldari-laguntzaile eta nagusiak zaintzeko. Tel. 647-898016.

    - – Emakumea eskaintzen da goizez garbiketak egiteko eta nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 943-127018.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 636-362251.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 669-311385.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Magisteritzan diplomatua atzerriko hizkuntzan. Tel. 664-558932

    - – Emakume arduratsua eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxeko garbiketak egiteko. Tel. 608-376387.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Erreferentziak. Tel. 600-855686.

    - – Gizonezkoa eskaintzen da nagusiak zaintzeko, eraikuntzan jarduteko eta beste edozein lanetarako. Tel. 652-579445.

    - – Neska arduratsua eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 618-354218.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako: zainketa, garbiketa, sukaldean lagundu. Tel. 698-567680.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 680-526228.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Esperientzia. Tel. 943-531378 eta 690-925929.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 608-886701.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Tel. 690-064225.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Tel. 627-652870.

    - – Neska arduratsua eskaintzen da garbiketak eta etxeko lanak egiteko. Orduka eta asteburuetan. Tel. 639-611454.

    - – Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta igeltsero jarduteko. Tel. 638-560617.


  • 4. Lana

    4.2 Langile bila

    - – Kamarera euskalduna eta sukaldaria behar dira Eibarko jatetxe batean. Curriculum-a eta argazkia bidali Eibarko 46 posta-kutxatilara.

    - – Kamareroak behar dira Eibarko taberna batean. Euskaraz jakitea ezinbestekoa. Tel. 697-245186.

    - – Martxa betean dagoen negozioaren %50 salgai. Jornada osoko lana izateko aukera. Tel. 653-021169.


  • 5. Irakaskuntza

    5.1 Eskaerak

    - – Ingeniaritza Industriala egiten diharduen ikasleak karrera bera egin duen irakaslea behar du klase partikularrak hartzeko. Tel. 639-423673.


  • 5. Irakaskuntza

    5.2 Eskaintzak

    - – DBH, Batxilergo, Diplomatura eta Lizentziaturako Matematikak, Estatistika eta Kontabilitatea ematen dira. Tel. 685-739709.


  • 6. Denetarik

    6.1 Salgai

    - – Mugikortasun-garabia salgai. Tel. 658-710829.

    - – Bigarren eskuko Miele hozkailua eta Aspes garbigailua, eta Fagor ontzi-garbigailu berria salgai. 399 eurotan hirurak. Tel. 625-700365.

    - – Pegorarako eskilarak salbatzeko aparatua salgai. Prezioa adosteko. Tel. 943-200358.


  • 6. Denetarik

    6.2 Eman

    - – Eibar Sahara Elkarteak mahaiak eta apalategiak behar ditu. Tel. 665-704137.


bajar

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Begoña Cabaleiro (Emaus-Ekocenter): "Ekocenterra bigarren eskuko denda baino askoz gehiago da"

    Eibarko EH Bilduk alternatEIBAR izenburuari jarraituta antolatu dituen hitzaldi sortaren barruan, gaur (martitzena, hilak 8) hondakinen berrerabilpenaz berba egingo dute Emaus fundazioko ordezkariek, 19.00etan Portalean. Birziklapenari etekinik handiena ateratzeko kontuetan adituak dira Emaus fundaziokoak. Adibiderik garbiena euren eskutik sortutako Ekocenterrak dira.

    - Zer da Ekocenter bat?Toki bat baino gehiago, ahalik eta hondakin gutxien sortzea ahalbidetzen...


  • Jon Etxabek ondo gogoan dituenak (Zamoran bizitakoa ez ahazteko)

    Altzolan jaiotakoa bada ere, Eibarrekin lotura handia izan du Jon Etxabek. Eta izaten jarraitzen du: Etxarrin azken urteak egin eta gero, badira lau hilabete berriro Eibarrera etorri dela. Azitainen ere bost urte eman zituen apaiz Francoren sasoian, atxilotu eta Zamorako kartzelara eraman zuten arte. Bost egunez torturak jasan eta gero, zortzi urte egin zituen han eta bertako bizipenak kontatzen ditu gaur (martitzena, hilak 8) 19.00etan Portalean aurkeztuko duen Zamorako Landan liburuan, bere oroitzapen eta iritziekin. Berarekin izango dira Jesus Gutierrez historiagilea eta Xabier Amuriza bertsolaria.

    - Zergatik erabaki duzu liburua argitaratzea?Amuriza bertsolaria eta, nire moduan, kartzelan...


  • Maider Castillo: Mende laurdena foballean... eta jarraitzeko gogoarekin

    Emakume gutxi izango dira foballean Maider Castillo eibartarrak egiten diharduen ibilbidea burutzeko gauza. 1989an Eibartarrak-en hasi zen eta hamar urte geroago Torrejonera egin zuen jauzia, han bi denboraldi egin eta Levantera pasatzeko. Hamalaugarren denboraldia dihardu egiten Valentziako taldean. Taldeko kapitaina da eta, Superligako hainbat titulu irabazteaz gain, selekzioan ere askotan izan da. Pilak ez zaizkio gastatu eta oraingoz goi mailan jardutea besterik ez du buruan.

    - Zelan gogoratzen duzu Eibartarrak-ekin jokatu zenuen sasoi hura?Bestelako foballa zen hura....


  • Gabriel Ruiz, sendagilea: "Bihotzak nahiago du arineketan egitea ibiltzea baino"

    Bihar (zapatua, hilak 29) goizean, 11.00etan hasita, Fibromialgia, minbizia eta osasuna hitzaldia eskainiko du Coliseoan Gabriel Ruiz Garcia Palentziako sendagile, akupuntore, naturopata eta abokatu ospetsuak. Defibel elkarteak antolatu du ekitaldia eta sarrera librea da. Mediku eta ikertzaile moduan, gure gaitzak geuk senda ditzakegula uste du, minbizia barne.

    - Zein arlotik bideratzeko asmoa duzu zapatuan eskainiko duzun hitzaldia?Batez ere, azpimarratu...


  • Asier Serrano (idazle eta musikaria): "Iradokitzailea da 'Abisalia', botereari buruz nire obsesioek hartu duten bidea"

    Asier Serranok liburu berria aurkeztu du. Estilo ugari biltzen dituen Abisalia lanak botereari buruzko narrazio laburren bilduma da eta sentipen unibertsalen gune bilakatu du, eibartarraren unibertso literarioko ohiko pertsonaiei lekua eskainita eta bere betiko obsesioei eutsita. Kokalekua uharte bat da eta, ipuin eta poemekin, giro surrealista sortu du.

    - Zein helbururekin kaleratu duzu liburu berri hau? Ipuin liburu poetikotzat definitu...


  • Ekhi Zugasti (#HortikZihar): "Neria izango dan abentura baten billa juan naiz"

    Karreria eta doktoraua amaittu barri dittu Ekhi Zugasti eibartarrak eta, beste ezertan hasi baiño lehen, motxila preparau eta mundua ezagutzera juan da. Otsaillaren 11n ekin zetsan abentura-bidaiari eta lehelengo geldialdixa Zeelanda Berrian egin dau. Gaztiari bere abentura horretan lagundu nahi detsanak, gaiñera, badauka horretarako aukeria, modu birtualian besterik ez bada be, hortikzihar.wordpress.com blog-ian eta Twitterren (@pekhines) biajiaren barri emoten juango da-eta.

    - Zer dala-eta ekin detsazu horrelako abenturiari?Denpora askuan buruan euki doten zeozer izan...


  • Irati Narbaiza eta Nagore Fernandez, arkitektuak: "Teorixatik praktikara saltua emon nahi izan dogu"

    - Zelakua izan da Berreibar arkitektura-proiektutik Ekimen Kulturalera billakatzeko...


  • Abundio Maestro, artista: "Aroztegian beharra amaitu eta taillak egiten hasten nintzen"

    Untzaga jubilatu etxean Abundio Maestroren egur-taillak eta koadroak ikus daitezke egunotan. Orain dela 79 urte Salamancan jaioa, 23 urterekin Eibarrera etorri eta hemen eman du ia bizitza osoa, beharra eta artearekiko bere zaletasuna tartekatuta. Domekan itxiko duten erakusketa gaur 19.15etatik 21.15etara eta bihar eta etzi 12.00etatik 14.00etara bisitatu daiteke.

    - Orain arte ez duzu inoiz erakusketarik egin, nolatan animatu zara ba?Jendeak animatuta ausartu...


  • Jone Lahidalga, Eibarko Koro Gaztea: "Mutilekin joko gehiago emango luke Koroak"

    Jone Lahidalga hemezortzi urteko eibartarrak, beste hamairu neskarekin batera, Eibarko Koro Gazteari ahotsa ipintzen dio Elena Martin-en zuzendaritzapean. Abesbatza honetan, sasoiaren arabera, batzuk alde egin eta beste berri batzuk sartzen joaten dira, baina azken aldian mutilik ez da gerturatu. Laster hori aldatuko den esperantza daukate, baina.

    - Noiz eta zergatik animatu zinen Eibarko Koro Gaztean parte hartzera?Orain dela hiruzpalau urte...


  • Oihan Vega (aurkezle eta musikaria): “Umoreak lagunduta, euskerarekin dugun jarrera begibistan ipintzen dugu”

    Oihan Vega bergararrak Euskararen Espektakulue eskainiko du Portalean gaur zortzi, hilaren 21ean, 19.30etan hasita. Ikuskizunak “Zergatik praktikatzen dugu sexua erderaz?” du izenburutzat eta gure hizkuntzarekin dugun jarrera aztertzen du, umorea eta musika lagun dituela. Ikuskizunerako sarrerak, 3 eurotan, salgai daude Kultun eta ...eta kitto!-n.

    - Zein ezaugarri ditu “Euskeraren Espektakulue” ikuskizunak? Antzerkia da? Zenbat irauten...


bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea