2012ko Otsailak 23, Osteguna. 11:00


PUBLIZITATEA

“Ez dago buru zeharkaezinik”

Argazkia: Pedro gato.

ANTHONY BLAKE, magoa

-Más cerca izeneko ikuskizuna eskainiko duzu gaur Coliseoan. Zerbait iradoki nahi du tituluak?
Gertutasuna, beste barik. Publikoa eta ni neu gertu egongo gara ikuskizunean zehar eta zerbait intimoa biziko du hurbiltzen denak. Publikoaren alboan egon nahi dut eta hauek nigaitik gertu sentitu daitezen nahi dut ere. Horrela, jendeak ikusi ahal izango du zer den egiten dudana eta, era berean, hori sentitu. Pentsatzen dut ikuskizun dibertigarria dela, jendeak momentu ona pasako duela. Izan ere, hori delako asmoa: bizi dugun sasoi honetan ondo pasatzea, eta krisia eta halakoak momentu batez albo batera lagatzea.
-Adimenaren-magoa bezala definitzen duzu zure burua. Baina zer da hori zehazki?
Magoa baino, esango nuke ilusionista naizela. Izan ere, egiten diudana jendearen ilusioa da, ikusi dutena ikusi dutela pentsatzen dute. Orduan, adimenaren gainean egiten dut magia eta horregatik esan daiteke adimenaren-magoa naizela.
-Eta nola iritsi zara adimenaren-magoa izateraino?
Lan askorekin (barreak). Etengabeko lana da. Egun osoa ematen dut nire ikuskizunetan zer egin dezakedan pentsatzen, horregatik beti daramat koadernotxo bat eskuan. Etengabeko lana da, esfortzu handia eskatzen duena, baina gustu handiz egiten dudana, nire pasioa delako. Pentsa, 28 urte daramatzat hontan eta lehen eguna izango balitz bezala dihardut lanean.
-Zuk egiten duzuna, hala ere, ez da magia bezala ezagutzen den ohiko modua. Hau da, ez dago, inguruan behintzat, adimen-magorik.
Ez, egia da, baina horrela da. Kartekin lan egiten duten magoak daude, gauza handiak desagertarazten dituzten magoak… ez dakit, bakoitzak berea egiten du eta bakoitzak bere etiketa dauka. Nik adimena erabiltzen dut eta egia da ez dagoela hemendik zehar gauza bera egiten duen inor.
-Aurretik esan duzu 28 urte daramatzazula mago edo ilusionista moduan. Denbora honetan aurkitu al duzu buru zeharkaezinik?
Ez, horrelakorik ez dago. Dagoena da nahiko ergela den jendea, baina nire ikuskizunetan parte-hartzen duen jendea bolondresa da, 60 bat ikuskizunero, eta nik ez dut inor behartzen parte-hartzera. Ergelkeriak sinestu nahi dituenak hor konpon, bestela etor daitezela ikuskizuna ikustera eta ikusiko dute zer den egiten dudana. Baina ez, ez dago buru zeharkaezinik bestela.
-Magoa edo ilusionista jaio edo egin egiten da? Hau da modu batean botere horiek…
Baina zein botere?! (barreak)
-Horrelako zerbait ematen du kanpotik begiratuta.
Ez, ez, ez dago botererik. Izatekotan trebetasuna da, urteetan zehar eta lan asko eginez garatutako trebetasunak. Baina botererik ez, horrelakorik ez dago.
-Askok ez dakitena da medikua zarela, baina inoiz ez zara aritu mediku bezala, ezta?
Zertarako? Orain, 30 urteren ostean, zertarako sendagile izan? Gainera pentsa, nik ikasten nuenean ultzera bat ez dakit nolako sendagai bat egosiz sendatzen zen, sendatzen bazen. Orain, pilula bat hartu eta 3 egunetan babajana egin dezakezu. Edo IHESa bera, lehen 6 orritan ikasten genituen gaixotasun arraroen artean zegoen, eta orain 3.000 orrialde ikasi behar dituzte ikasleek horren gainean ikusi dudanez. Ez naiz inoiz medikua izan. Hala ere, mediku eta magoek eskua emanda egin dute euren bidea. Urte askotan zehar astrologoa, medikuak, magoak eta abar saku berean sartuak izan baitira.
-Hilabete bi baino gutxiago falta dira Gabonetarako. Loteriaren kontuaren gainean entzun beharko dituzu, bada, hainbat eta hainbat esamesak.
Urteak joan urteak etorri gertatzen zaidan zerbait da. Noiz izan zen egin nuen trikimailu hura?
-2002an.
Ba horrela jarrai dezala, publizitate handia egiten baitit (barreak). 9 urte daramatzat Gabonetako loteriaren zenbakiak esateko jendearekin elkartzen. Ez zen, bada, kanpainia txarra izan. Probokazio ekintza izan zen. Badaude Gabonetako Loteria baino zozketa garrantzitsuagoak diruari dagokionak, baina honetan ia estatu osoak hartzen du parte, %97ak! Beraz, ez da zozketa bat, ekintza soziala baizik. Orduan, danok adi zeuden: “ea tontolapiko honek zenbakia asmatzen duen”. Barregarriena da jendeari entzute, “zurea trikimailua izan da”. Nola ez, ba? (barreak). Jendeak ahazten du ni magoa naizela. Dena den ez dut errepikatuko. Ez dut nahi harrokeria izatea, baina Gernika koadro bakarra dago eta ikusten dudanean sentitzen dudan izugarria da. Baina bi baleude? Egin nuena hor geratzen da, eta nahiago dut hori "urtero loteria asmatzen zuen zoroa" bezala geratzea baino. 2010eko Munduko Foball Txapelketan antzeko zerbait egiteko asmoa neukan, baina telebista-eskubideen afera zela-eta ezin izan nuen egin.
-Zer egin behar zenuen?
Munduko Txapelketan gertatuko zena pausoz-pauso azaldu. Hala ere, 2014koan egiteko asmoa daukat oraindik. Pentsa, gabonetako Loteriaren kontua TVEren tiraderan 6 urtez egon zen. Ezer egiten ez zutela ikusita, Antena 3ekin akordioa lortu eta aurrera eraman genuen ekintza. Horren ondorioz, sortu zen arreta guztiarekin milioi askoko doaineko publiztatea lortu genuen Antena 3, Securitas eta ni neuk. Loteriaren zenbaki irabazlea irten zen unean %48,7ko audientzia izan zuen Antena 3ek, momentu hartan behintzat historian izan duen altuena!

Adituek munduko 5 mentalisten artean kokatzen dute Anthony Blake asturiarra. Telebistako hainbat saiotan aritu ostean, fama 2002ko Gabonetako Loteriaren zenbaki irabaztea asmatzeagatik heldu zitzaion. Gaur Coliseoan Más cerca ikuskizuna eskainiko du 20.30etatik aurrera (15 euro).

Iragarki laburrak

subir

  • 1. Etxebizitza

    1.1 Salgai

    - Pisua salgai Amañako plazoletan. 2 gela, egongela, sukaldea, komuna eta ganbara. Dena kanpora begira. Tel. 685-728995.

    - Pisua salgai Eibarko erdialdean. 3 logela, egongela, sukaldea, komun bi eta trasteroa. Igogailua. Guztiz berriztatua eta argitsua. 130 m2. Tel. 626-20

    - Eibarko Txikito kalean pisua salgai. 2 logela, egongela, sukaldea eta komuna. 56 m2. Igogailua. 168.000 euro. Tel. 672-622774.


  • 1. Etxebizitza

    1.2 Errentan

    - Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel. 618-734000.

    - Pisua alokagai Eibar erdialdean. Erabat berriztatua. 120 m2. 900 euro. Tel. 670-779713.


  • 1. Etxebizitza

    1.3 Konpartitzeko

    - Pisua konpartitzeko emakumea behar da. Deitu 17.00etatik 19.00-etara. Tel. 681-081763.


  • 3. Lokalak

    3.1 Salgai

    - Lokala salgai Ubitxa behean. Tel. 617-688311. Maria.


  • 3. Lokalak

    3.2 Errentan

    - Garaje itxia alokagai Asua-Errekan. Tel. 616-959625.

    - Garajea alokagai Arrate-Biden. 1. solairuan, itxia eta autoa garbitzeko tokiarekin. 90 euro. Tel. 679-310083.

    - Ileapaindegi berria alokagai, arazo pertsonalengatik. Merke. Tel. 667-806737.

    - Garaje itxia alokagai. Tel. 617-688311. Maria.


  • 4. Lana

    4.1 Lan bila

    - Emakumea eskaintzen da sukaldari-laguntzaile edo kamarera jarduteko, etxeko lanak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel. 632-236564.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxeko lanetarako. Externa. Tel. 638-338816.

    - Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Baita asteburuetan ere. Tel. 689-273664.

    - Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko, etxeak garbitzeko eta kamarera edo sukaldari-laguntzaile jarduteko. Tel. 608-376387.

    - Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Egun osorako edo orduka. Tel. 634-007292.

    - Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko, etxeak garbitzeko eta sukaldari-laguntzaile moduan. Tel. 608-474923.

    - Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Orduka. Tel. 648-603029.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 609-529165.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 695-144954.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 695-303534.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Orduka edo interna. Tel. 646-887739.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Tel. 634-887814.

    - Neska arduratsua eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketetarako. Tel. 633-150376.

    - Mutila eskaintzen da dendako saltzaile, garbitzaile edo pintore jarduteko. Tel. 622-139912.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko, sukaldari-laguntzaile jarduteko eta garbiketak egiteko. Tel. 679-306518.

    - Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta sukaldari-laguntzaile jarduteko. Orduka edo interna. Tel. 659-908513.

    - Emakumea eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 650-152866.

    - Neska eskaintzen da tabernak, soziedadeak edo etxeak garbitzeko. Tel. 638-527489.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Orduka edo jornada osoz. Tel. 638-338816.

    - Ileapaintzailea eskaintzen da ileapaindegi mistoan lan egiteko. 11 urteko esperientzia. Deitu 17.00-etatik 19.00etara. Tel. 681-081763.

    - Emakumea eskaintzen da gauez nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 679-929348.

    - Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta beste edozein lanetarako. Esperientzia. Tel. 652-248893.

    - Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia. Tel. 680-973549.

    - Neska euskalduna eskaintzen da ileapaindegian lan egiteko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 610-096417.

    - Ileapaintzailea eskaintzen etxez-etxe nagusiak orrazteko. Tel. 627-855223.


  • 4. Lana

    4.2 Langile bila

    - Kamarera/o eta sukaldaria behar dira Arrateko jatetxe batean. Nahitaezkoa esperientzia. Tel. 656-752658.

    - Sukaldaria behar da taberna baterako. Tel. 629-354370.


  • 5. Irakaskuntza

    5.2 Eskaintzak

    - Ordenagailua erabiltzen irakasten da. Word, Accel, Excel, web orriak egiten ikasi etabar. Merke. Tel. 679-740061.

    - Bibolina jotzen irakatsiko nuke asteburuetan. Metodo erraza eta dibertigarria: solfeo edo solfeorik gabe. Adin guztiak. Asteburuetan. Merke. Tel. 679-

    - Euskarazko klaseak ematen ditut, azterketarako: EGA, perfilak, Habe-ren mailak. Tel. 620-608065.

    - Klase partikularrak ematen dira: Euskara, Matematikak, Fisika, Kimika. Talde txikiak. Tel. 699-069080.

    - Irakasleak maila guztietako klase partikularrak ematen ditu. Lau laguneko taldeak. Talde berriak urtarrilean. Tel. 685-739709. Patrizia.


  • 6. Denetarik

    6.1 Salgai

    - Egurrezko trona, autoarendako segurtasun-aulkia (9tik 25 kilora), bidaia-sehaska eta bizikleta (3 urte) salgai. Merke. Tel. 617-256466.

    - “Sendra” botak salgai. 38 zenbakia. 50 euro. Tel. 699-532243.

    - Errepideko bizikleta salgai. Zeus Shimano 105, karbonozko urkilekin. 2.000 km. Tel. 628-714824.

    - Bizikleta estatikoa salgai, programekin. Oso egoera onean. 170 euro. Tel. 628-714824.


  • 6. Denetarik

    6.2 Eman

    - Artzain txakur-kumeak oparitzen dira. Abenduaren 23an jaiotakoak. Tel. 600-464625.


  • 6. Denetarik

    6.3 Galdu/Aurkitu

    - Border Collie arrazako txakurra desagertu da. 3 urte ditu eta zuria eta beltza da. Ikusten baduzue, deitu. Tel. 629-588627.


  • 6. Denetarik

    6.4 Bestelakoak

    - Zure elkarte gastronomikoan bazkide berria behar baduzu, deitu. Tel. 646-293311.


bajar

HAUTESKUNDEAK. Eibarren PSE-k irauten du, hala eta gustiz ere.

Elkarrizketak

subir

  • ASIER MORENO: “Borondate onaz gain gutxieneko ezagutzak behar dira”

    Prebentzioa istripuak gutxitzeko eta gaixotasunak agertzea sahiesteko gako nagusiena delako, DYAk ‘Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren astea’ antolatu du Eibarren aste honetan. Egunero ikastaro bat egin da eta zapatuan moto istripu baten simulazioa egingo da 11.00etatik 12.00etara.

    -Osasun eta istripuen astea jarriko duzue martxan Eibarren. Zein da ekimenaren helburua?Aste hau...


  • JOSU ASTIGARRAGA: “Txakur eta jabeen arteko harremana hobetzea dut helburu”

    Gizakiaren lagunik onena ei da txakurra, baina baliteke bien arteko harremana beti ez izatea hain polita. Sortu ahal diren arazoak konpontzeko Josu Astigarraga eibartarraren laguntza berebizikoa izan daiteke. Orain, Txakurrekin bizitzen ikastaroa dihardu ematen zumaian, baina josu.ae@hotmail.com helbidera idatziz kontaktau ahal duzue berarekin.

    -Zertan datza Txakurrekin bizitzen ikastaroak?Txakur  jabeen arteko harremana hobetzea helburua...


  • ENARA GARCIA / CARMEN LARRAÑAGA: “Gurasoak inoiz gehiago ikusi ez zituzten umeak joan ziren atzerrira”

    1936. urtean Gerra Zibila hasi zen Espainian eta askok erbestera jo zuten sarraskitik ihes, tartean umeak. Eibartik ere ahal den moduan kanpora jo zuten gaztetxo askok, eta Ego Ibarra horien izen, datu eta argazkiak batzen dabil azken asteotan. Ikerketan lanean diharduten Enara Garcia eta Carmen Larrañagarekin egon gara berbetan.

    -Gerrako Umeen datu eta testigantzak ari zarete jasotzen. Zertan datza ikerketak?Enara: Gerra...


  • IDOIA ALVARO: “Eskura dituzun gauzekin eskulan asko egin ditzakezu”

    Belarritakoak, eraztunak, koilarrak, paparrekoak… daude The Cottage Manualidadesen katalogoan, baina bere sortzaile Idoia Alvarok dioenez, “diademak eta abar egiten ere hasi nahi dut”. Facebooken aurkitu dezakezue eibartar honek bere eskuekin egindako lanak eta, gustatu ezkero, eskaera egin.

    -Nola hasi zenuen The Cottage Manualidades?Txikitatik egin ditut eskulanak, amari ere egitea...


  • ARANTXA ERASUN: “Torturen kasuan egira hurbiltzen hasi gara”

    Datorren astelehenean, 13an, torturari buruzko hitzaldia eskainiko dute Julen Arzuaga abokatu eta Giza Eskubideen behatzaileak, eta Arantxa Erasun Euskal Memoriako kideak. Saioa 19.00etan hasiko da Portalean eta ‘Oso latza izan da. Tortuta Euskal Herrian’ du izenburua.

    -Torturaren errolda osatzeko lanean dihardu Euskal Memoriak. Nolako lana dihardu izaten?Orain...


  • ALBERTO ALCELAY: “Animatzeko, lehenik aktuazioa egin behar duzu ispilu aurrean”

    Aurten Oscar sariek kutsu eibartarra daukate. Alberto Alcelay ez da Brad Pitt edo Charlize Theronen pare ibiliko alfonbra gorrian, baina berak parte-hartu duen Chico y Rita animazio filma Oscarra lortzeko izendatua izan da. Aurretik Goya saria birritan lortu dute eibartar honek lan egin duen pelikula bik. Ebazpena, otsailaren 26an, Los Angelesen.

    -Lehenik eta behin, zorionak Oscarraren izendapenarengatik. Zer sentitzen duzu horren...


  • ARRATE MALLABIABARRENA: “Finantziazio ezagatik ikerketa zientifiko asko geldiarazi dira”

    Nafarroako Unibertsitatean Biologian lizentziatua, San Diegora egin zuen jauzia Arrate Mallabiabarrenak 1995. Bartzelonan irakasle bezala aritu eta berriz Kaliforniara bueltatu ostean, berriz ere Bartzelonan dihardu lanean eibartarrak, zehazki, Bartzelonako Erregulazio Genetikoko Zentroan.

    -Bartzelonako Erregulazio Genetikoko Zentroan (EGZ) biologoa zara, baina zein da zehazki zure...


  • MIREIA NAVAS: “Idazteko, irakurtzeaz elikatu behar duzu”

    Nafarroako Murieta herrian bizi bada ere, eibartarra da jaiotzez eta bihotzez Mireia Navas. Joan den zapatuan bere lehen eleberria aurkeztu zuen Portalean: El albergue de Moab. Kontaketa laburra bezala hasi zena, barrenera begira egindako bidea jorratu du liburuan eibartarrak.

    -Nolakoa izan da bidea, liburua idazteko boligrafoa lehen aldiz hartu zenuenetik, lana kaleratu...


  • MIREIA OTZERINJAUREGI: “Kantatzen irakastea beti da pozgarria niretzat”

    Kantatu eta euskera ikasi. Euskera ikasi kantatuz. Kantatzen ikasi euskeraz. Modu batean edo bestean, hori da HIAHOKA proiektuak eskaintzen duena. Euskera eta abestiak uztartuz, Mireia Otzerinjauregik klaseak ematen ditu Petra Elserren ekimenez sortutako proiektu honetan.

    -Zertan datza HIAHOKA proiektuak?Esan beharra dago, aurretik, proiektua ez dela nire ideia izan....


  • “Bolondres mailan eutsi beharko diogu webguneari

    OIER ARAOLAZA dantzan.com

    -Dantzan.com-en itxieraren gainean berba egitea nahiko genuke...Neguan gaude eta aratosteak...


  • “240 urtetakoa izan daiteke bizi-itxaropena mende erdian

    JAVIER NOVO Genetika irakaslea

    -Askotan erabili den kontzeptua da, baina zer da Giza Genoma?DNAn (molekula oso luzea dena) genei...


  • “20 urte daramatzat okindegian ogia erosi barik”

    JUANTXO ARANBURU okina

    -Zer da, zehazki, tailerrean egingo duzuena?Bakoitzak bere ogia egingo du bertan.-Nolako...


  • “Kulturari inoiz ez zaio behar duen garrantzia eman hedabideetan”

    ANA BORDERAS kazetaria

    -Zorionak aldez aurretik.Eskerrik asko. Baina, tira, zer da jakin nahi duzuena?-Sariaren gainean...


  • “Berrikuntza errealitatea izan da beti Eibarren”

    PILAR PUJANA

    -Berrikuntzaren Astea jarri zen martxan eguaztenean. Zertan datza?Hainbat jardunaldi antolatu...


  • “Ez dago buru zeharkaezinik”

    ANTHONY BLAKE, magoa

    -Más cerca izeneko ikuskizuna eskainiko duzu gaur Coliseoan. Zerbait iradoki nahi du...


  • " Bailara bikaina gara eta berriro sinestu behar dugu hori”

    JUAN ANGEL BALBAS, Debegesako zuzendari-orokorra

    -Normalean Debegesa da lehiaketak antolatu eta sariak banatzen dituena. Martitzenean, hala ere,...


  • “Lehen kontzertuan ez ginen ausartzen garagardo bat edatera ere!”

    XABI BASTIDA SuTaGar-eko gitarrajolea

    -Pentsa denbora atzera egiten dugula. Zer zen Sutagar duela 20 urte? Orain dela 20 urte lagun...


  • “Turismoan, Eibarrek bere merkatua aurkitu behar du”

    Iaz karrera amaierako Kutxa saria irabazi ostean, Turismoko 2. Sari Nazionala eskuratu du aurten Lur Iriondok. Azaroaren 28an ezusteko pozgarri bat hartu zuen 25 urteko eibartar honek, ahaztuta baitzeukan sariarena. Zorionak, beraz, Lur-eri.

    -Turismoako 2. Sari Nazionala izendatu zaituzte. Jaso duzu saria jada? Ez, oraindik ez da...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea

Facebook ...eta kitto! sesioa hasi

Errejistratu zaitez