Ekhi Zugasti (#HortikZihar): "Neria izango dan abentura baten billa juan naiz"

Ekhi Zugasti (#HortikZihar): "Neria izango dan abentura baten billa juan naiz"
2014/03/21 00:00
eta kitto!

- Zer dala-eta ekin detsazu horrelako abenturiari?
Denpora askuan buruan euki doten zeozer izan da. Nere famelixan be badare aurrekarixak! Nere aurretik arrebiak holako zeozer egiñ eban 2008 urtian. Edozelan be, gaztiak garala mundua ikustia garrantzitsua dala begittandu jata beti. Beste kulturak zelan bizi diran ikustiak pertsonia aberastu egitten dau eta asko ikasten da. Horretarako modu asko dagoz. Nik bidaia batian murgiltzia aukeratu dot, baiña helburu bera lortzeko beste hamaika modu dagoz.

- Zeren billa juan zara munduaren beste puntaraiño? Nundik nora ibiltzeko asmua dakazu? Zergaittik aukeratu dittuzu hórrek tokixok?
Neria izango dan abentura baten billa juan naiz eta, lehen esan doten moduan, mundua ikustera, eta bizitzera! Asmuak baiño ez dira, baiña buruan Ozeania eta Asia ikusteko ideia dakat. Oin dala gitxi ekin detsat bidaiari, otsaillaren 11n hain zuzen be, eta orduandik Zeelanda Berrian nago. Tokixak aukeratzia nahiko gatxa egin jatan... azken batian, munduko maparen aurrian jarri eta "nora juango naiz?" galderiari erantzutia ez zan erreza izan. Baiña bidaiatzeko dakaten denporia kontutan hartuta, ba hórretxek aukeratu nittuan.

- Zelakua izan da oiñ arteko esperientzixa? Zeozerekin bereziki harrittu zara?
Esperientzixa demasa da. Bidaiatziaz aparte, "bakarrik" bidaiatzia aukeratu dot, baiña egixa esateko sekula ez zagoz bakarrik. Jende mordua dabil munduan bakarrik bidaiatzen eta beti topatzen dozu bateronbat arratsaldia pasatzeko, zinera juateko edo bestelako planen bat egitteko. Topau dittudan paisaje desberdiñak albo batera lagata, zenbat aleman daguazen harrittu nau gehixen, hamen 18-20 urte bittarteko aleman mordua dago! Itxuria, euren herrixan oso normala da urte sabatiko bat hartzia unibersidadian hasi baiño lehen! Mundua alemanez beteta ei dago, Zeelanda Berria bai behintzat. Bestalde, Zeelanda Berrian bertan maori hizkuntzaren egoeria zelakua dan be harrigarrixa begittandu jata, euskeria baiño egoera larrixaguan dago.

- Bizitzen zoiazena kontatzeko bloga be badakazu, ezta?
Bai, bloga egin dot (hortikzihar.wordpress.com) hillian behiñ-edo sarrera bat idazteko asmuarekin. Sarrera horretan egin dotena kontau eta argazki batzuk igotzen hasitta nago. Oiñ arte otsailleko sarreria besterik ez dakat, baiña martxo amaieran bigarrena idatziko dot. Horrekin batera, "bakarrik" bidaiatziaren inguruko gogoetak lantzian behiñ idatziko dittut. Bertan sartzia, kuxkuxeatzia eta idaztia libria da, beraz animau!

- Abenturia amaitzian, zer espero dozu etxera bueltan ekartzia?
Souvenir asko, jajaja!!! Ez, oin serixo. Etxetik urten baiño lehen batek esan zestan "zeure buruari erregalo bat egitten zabiz". Eta benetan pentsatzen dot holan dala. Bueltan, momentu on eta ez haiñ onekin betetako motxilia ekarriko dotela uste dot, eta ikasten dotenak etorkizunian balixokua egingo jatala dudarik ez dakat.