2013ko Maiatzak 18, Larunbata. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

EDU MURUAMENDIARAZ: “Argentinan negarrez amaitu genuen saioa”

Dantzaren bidez mina, tristura, atsekabea, ezintasuna… ekarriko du Aukeran dantza konpainiak Coliseora. ‘Gernika’ ikuskizuna eskainiko dute bihar 23.00etan eta bizkaiako herrian 1937an jasandako bondardaketa da islatuko dena. Eibarrekin lotura estua duen Edu Muruamendiaraz da saioaren zuzendari eta koreografoa.

-Nola liteke dantza den gauza eder baten bitartez, bonbardaketa bezalako gauza krudel bat irudikatzea?
Dantzaren bidez sentimenduak asmatzen ditugu. Gure asmoa Gernika, Eibar eta Durango bezalako herrietan gertatutako bonbardaketak dantzen bidez kontatzea zen, eta gure erara egin dugu hori, dantzaren bidez. Gai gogorra da, sentimendu asko dagoelako horren gainean. Zaila da esplikatzen dantzaren bitartez nola kontatu daitekeen hain gauza krudela, baina nik uste dut lortu dugula. Normalean ez ditugu horrelako gai gogorrak jorratzen gure ikuskizunetan, zaila delako, baina hau egiteko beharra sentitzen genuen.
-Zer da Coliseora zuen ikuskizuna ikustera doanak aurkitu duena?
Gernikako bonbardaketan gertatu zena kontatuko dugu. Lehenik, bonbardaketa baino lehenago herria nolakoa zen azalduko dugu. Euskal Herriko edozein herri modukoa zen, girotsua, alaia; gainera, astelehena zen, azoka eguna, eta pentsa nolako giroa egongo zen bertan. Bikoteen eta jendearen arteko harremanak kontatzen ditugu, adibidez. Gero, bonbardaketaren momentura iristen gara, alemanak datozen momentura, bonbak, eta abar. Ostean, herria nola berpizten den ikusiko dugu, herria bizi dela erakutsiz. Nola moldatuko garen istorioa kontatzeko? Hilerri batean kokatzen gara lehenik eta bonbardaketan hil zirenek han gertatutakoa kontatuko dute.
-Lehen aldia izango da Eibarren ‘Gernika’ eskainiko duzuena, baina entseguak bai egin dituzue hemen.
Euskadiko Gazte Orkestrak (EGO) hezkuntza esparruan gabonetan egiten duen egonaldia aprobetxatuz, iaz eurekin entsaiatzen egon ginen. Gabonetako programa zuzeneko musikarekin egiteko asmoa geneukan, eta horregatik. Ondoren, pentsatu genuen ‘Gernika’ amaituta zegoela, baina Argentina eta Uruguain bira egiteko proposamena jaso genuen. Oso ondo egon zen. Aurten, bonbardaketen 75. urteurrena dela-eta, 3 saio egingo ditugu. Ikuskizun polita da, sentimenduak azalera ateratzen dituena. Modu minimalistan dago egina, ia ez du atrezzorik, zuria eta beltza dira kolore nagusiak eta Picassoren Gernika koadroarekin jolasten dugu.
-Argentina eta Uruguain egon zinetela aipatu duzu. Nolakoa izan zen esperientzia?
Egia esan, ‘flipatu’ egin genuen. Demaseko arrakasta izan zuen ikuskizunak. Lehenengo saioa Necoechean egin genuen. Han Argentinako Dantzarien Eguna ospatzen zen eta jende ugari bat zen bertan. Negarrez amaitu genuen. Rosarion ere arrakasta izan genuen. Hango giroa ez zen hain euskalduna, baina harrera oso ona izan zuen ikuskizunak. Montevideon ere egon ginen eta antzokia bete egin zen. Benetan, ez genuen espero.
-Eibarkoa izango da ‘Gernika’-ren azken saioa?
Ez, urrian Basaurin ere egongo gara eta gehiago irtetzen badira, aurrera. ‘Gernika’-k ez dauka amaierako datarik, historian gertatutako zerbait delako, gure oroitzapenean dagoelako, zerbait tristea izanik beti ikusi ahal izango delako.
-‘Gernika’ izenburua darama saioak, baina Eibar edo Durango izan liteke?
Bai. Gernikan gertatutakoa da munduan propaganda gehien jaso duena, baina Eibar edo Durango titulua izan zezakeen. Eibarren familia daukat eta bonbardaketaren kontuaren inguruan eurekin berba egin dut. Ez nuen pentsatzen hainbesterainokoa izan zenik Eibarren gertatutakoa. Demasa izan zen. Zentzu horretan, pertsonalki gogo handia ematen dit Eibarren aritzeak. Istorioa kontatzea nahi dut, ‘Gernika’ Eibarren plazaratu, baina jendearen harrera nolakoa den ere nahi dut ikusi. 11 urte dira Eibarren aritzen ez naizena. Azken aldian hezkuntza esperruan egon nintzen eta lehen aldia da Coliseoan arituko naizena. Berezia izango da.

Iragarki laburrak

subir

  • 1. Etxebizitza

    1.1 Salgai

    - – Pisua salgai J.A. Mogel kalean. 3 logela, balkoi-egongela eta sukaldea. Ganbara handia. Dena kanpora begira. Bizitzera sartzeko moduan. Tel. 681-223

    - – Babes Ofizialeko pisua salgai Soraluzen. 3 logela, trasteroa eta garajea. 80 m2. Tel. 637-321970 eta 635-728510.

    - – Aldapa barik bizitzeko aukera ezinhobea. Pisua salgai Fermin Calbetonen. Garaje-trasteroa aukeran. Tel. 646-680445.

    - – Babes Ofizialeko pisua salgai Barakaldo kalean. 2 logela eta garajea trasteroarekin. Tel. 660-736526.


  • 1. Etxebizitza

    1.2 Errentan

    - – Pisua eguzkitsu eta zabala alokagai Eibarren, bariantetik gertu. 3 logela, 2 bainu, sukalde-jangela, egongela eta terraza handia. Sartze

    - – Logela alokagai konpartitutako pisuan. Amañako dorreetan. Tel. 650-916914.

    - – Estreinatzeko pisua alokagai Bidebarrieta kalean. Guztiz berriztuta eta jantzita. 2 logela eta egongela handia. Tel. 652-764566.

    - – Eibarko bikote gazteak pisua hartuko luke errentan Eibarren. Tel. 619-935095.

    - – Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarko erdialdean. Tel. 618-354218.

    - – Buhardilla alokagai Ubitxan. Igogailluarekin. Atonduta eta bizitzera sartzeko moduan. Prezio interesgarria. Tel. 620-611718.

    - – Bikoteak pisua behar du alokairuan. Tel. 688-867226.


  • 3. Lokalak

    3.2 Errentan

    - – Aparkatzeko plaza alokagai Txomon. Tel. 658-710898.

    - – Lokala alokagai Otaola Etorbidean (1. solairua). 25 m2. Komun berria. Baita koadrilentzat ere. Tel. 681-303507.


  • 4. Lana

    4.1 Lan bila

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 625-895460. Carmen Maria.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 638-835824. Oneida.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 686-052084.

    - – Mutila eskaintzen da kamarero jarduteko. Esperientzia. Tel. 692-332871.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko. Interna. Tel. 662-012834.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Arratsaldez eta asteburuetan. Tel. 638-824278.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Interna. Tel. 632-337083.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Interna. Tel. 632-054894.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta kamarera jarduteko. Tel. 652-352419.

    - – Emakume euskalduna eskaintzen da etxean laguntzeko: plantxa egin, ... Tel. 661-075520.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 626-197219.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 653-473375.

    - – Emakumea eskaintzen da nagusiak zaintzeko, soziedade edo pegorak garbitzeko, etabar. Orduka eta asteburuetan. Tel. 631-004374.

    - – Emakumea eskaintzen da goizez eta asteburuetan lan egiteko. Laguntzaile tituluarekin. Tel. 616-607121 eta 943-207183.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta pegorak garbitzeko. Tel. 617-571210.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da lanerako. Ikasketak: integrazio soziala eta erizaintza laguntzailea. Tel. 646-644125.

    - – Emakume arduratsua eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxea garbitzeko. Esperientzia. Tel. 618-444081.

    - – Neska eskaintzen da garbiketak egiteko eta nagusiak zaintzeko. Tel. 625-814727.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 605-720298.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 674-259376.

    - – Mutila eskaintzen da kamarero jarduteko, pintore moduan, sukaldari-laguntzaile eta nagusiak zaintzeko. Tel. 647-898016.

    - – Emakumea eskaintzen da goizez garbiketak egiteko eta nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 943-127018.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 636-362251.

    - – Emakumea eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 669-311385.

    - – Neska euskalduna eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Magisteritzan diplomatua atzerriko hizkuntzan. Tel. 664-558932

    - – Emakume arduratsua eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta etxeko garbiketak egiteko. Tel. 608-376387.

    - – Neska eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Erreferentziak. Tel. 600-855686.

    - – Gizonezkoa eskaintzen da nagusiak zaintzeko, eraikuntzan jarduteko eta beste edozein lanetarako. Tel. 652-579445.

    - – Neska arduratsua eskaintzen da nagusiak edo umeak zaintzeko. Tel. 618-354218.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako: zainketa, garbiketa, sukaldean lagundu. Tel. 698-567680.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 680-526228.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Esperientzia. Tel. 943-531378 eta 690-925929.

    - – Neska eskaintzen da edozein lanetarako. Tel. 608-886701.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Tel. 690-064225.

    - – Neska eskaintzen da umeak edo nagusiak zaintzeko. Tel. 627-652870.

    - – Neska arduratsua eskaintzen da garbiketak eta etxeko lanak egiteko. Orduka eta asteburuetan. Tel. 639-611454.

    - – Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko eta igeltsero jarduteko. Tel. 638-560617.


  • 4. Lana

    4.2 Langile bila

    - – Kamarera euskalduna eta sukaldaria behar dira Eibarko jatetxe batean. Curriculum-a eta argazkia bidali Eibarko 46 posta-kutxatilara.

    - – Kamareroak behar dira Eibarko taberna batean. Euskaraz jakitea ezinbestekoa. Tel. 697-245186.

    - – Martxa betean dagoen negozioaren %50 salgai. Jornada osoko lana izateko aukera. Tel. 653-021169.


  • 5. Irakaskuntza

    5.1 Eskaerak

    - – Ingeniaritza Industriala egiten diharduen ikasleak karrera bera egin duen irakaslea behar du klase partikularrak hartzeko. Tel. 639-423673.


  • 5. Irakaskuntza

    5.2 Eskaintzak

    - – DBH, Batxilergo, Diplomatura eta Lizentziaturako Matematikak, Estatistika eta Kontabilitatea ematen dira. Tel. 685-739709.


  • 6. Denetarik

    6.1 Salgai

    - – Mugikortasun-garabia salgai. Tel. 658-710829.

    - – Bigarren eskuko Miele hozkailua eta Aspes garbigailua, eta Fagor ontzi-garbigailu berria salgai. 399 eurotan hirurak. Tel. 625-700365.

    - – Pegorarako eskilarak salbatzeko aparatua salgai. Prezioa adosteko. Tel. 943-200358.


  • 6. Denetarik

    6.2 Eman

    - – Eibar Sahara Elkarteak mahaiak eta apalategiak behar ditu. Tel. 665-704137.


bajar

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Nerea Oteiza Zubiaurre, Elgoibarko danborradaren kartel irabazlea: "Mezua oso modu sinplean azaltzen ahalegindu naiz"

    Atzo (eguaztena, hilak 15) ean aurkeztu zuten Elgoibarren hilaren 25ean egingo duten danborradaren kartela. Nerea Oteiza 27 urteko eibartarrak lehiaketara aurkeztutako lana aukeratu dute epaimahaikoek 300 euroko saria jasotzeko eta egileak berak kontatu dizkigu kartelaren inguruko gorabeherak.

    - Nolakoa da saria jaso duen kartela?Ba beste kartel batzuekin konparatuz gero, nik egindakoa oso...


  • Gotzone Merino, F-Stop Argazki Taldea: "Kamera estenopeikoekin argazkilaritzaren sustraietara jo dugu"

    Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren barruan, zapatuan 10.00etatik 14.00etara Untzagara aterako dute argazki-estudioa, nahi duenak bertan argazkia egin eta Ikatz-en laguntzari esker bihar bertan erretratua jasotzeko, musutruk. Beste berezitasunik ere izango da: Durangoko F-Stop Argazki Taldekoek kamera estenopeikoak ekarriko dituzte, oinarri-oinarrizko argazkilaritzaren sekretuak guztiekin partekatzeko.

    - Zer ekarriko diguzue zapatuan? Kamera estenopeiko erraldoiarekin etorriko gara, denboran atzera...


  • Iraider Garcia, Indianokua gaztelekuko begiralea: "Gazteak jardueren antolaketan parte hartzera animatu nahi ditugu"

    Muzategi kaleko Indianokua gaztelekua zabaldu zutela urte bi bete direla ospatzeko jaia egin zuten gazteek apirileko azken asteburuan. Tarte honetan, herriko gazteenen artean ezaguna egitea lortu dute, besteak beste hileroko ekitaldien egitarau poliki-poliki finkatzen doalako eta, jakina, programa osatzen duten jarduerak gazteei interesgarriak egiten zaizkielako. Hamabi urtetik aurrerako gazteek bertan nola ibiltzen diren azaldu digu bertako begiraleetako bat den Iraider Garciak.

    - Urte bi bete berri ditu Indianokuak. Nola ospatu duzue?Apirileko azken asteburuan jaia egin...


  • ‪Kike Amonarriz‬, soziolinguista eta aurkezlea: "Euskeraz ez dakitenek ere hizkuntza transmititu dute"

    Datorren asteko martitzenean Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia egingo da Portalean, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Goiz eta arratsaldez garatuko den egitarauaren zatirik handiena hizkuntzaren transmisioan adituen hitzaldiek osatzen dute, baina mintegia agurtu baino lehen hizlari guztien parte-hartzea izango duen mahai-ingurua gidatuko du Kike Amonarriz soziolingusita eta aurkezleak.

    - Lehenengoz izango zara transmisioaren inguruko mintegian. Parte-hartzaileak eta gaiak ikusita,...


  • Asier Cuevas, ultra-maratoilaria: “Lortutakoa, maila indibidualean izanda ere, taldelanaren fruitua da”

    Zapatuan jantzi zuen Europako 100 kilometroko txapela eta, handik hiru egunera, martitzenean oraindik agujetak nabari zituen. Hala ere, oso pozik dago, lortutakoa itzela izan baita: gogorra den neurri berean. 100 kilometroko ultramaratoi hiru egin ditu orain arte: lehenengoan Espainiako txapela eskuratu zuen; bigarrenean, laugarren sailkatu zen Mundialean eta, hirugarrenean, Europako txapela jantzi du. 6 ordu eta 53 minutu behar izan zituen proba burutzeko, bere markatik 15 minutura. 30 kilometro bakartasunean eginda, lan zailenetakoa. Helburua errealitate bihurtzeko unean.

    - Zer moduz doa errekuperazio fasea? Zer egiten duzu egun hauetan?Erdi errekuperatuta nago,...


  • Idoia Areta, argazkilaria: "Kostatuko zait hurrengo bilduma hobea ateratzea"

    Aurreko zapatuan zabaldu zuen Topalekuan Kuork izenburuko argazki erakusketa Idoia Areta eibartarrak. Photoshop programarekin landutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta horietan lortu dituen efektuak benetan ikusgarriak dira. Martitzenera arte ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoak, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta zapatu eta domekan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.

    - Nola sartu zinen argazkilaritzan?Badira hamaika bat urte Eibartik alde egin eta Granada aldera...


  • Asier Serrano, idazle eta musikua: "Literaturia paperetik aparte doian unibersua da"

    Gaur (martitzena, hillak 23) Liburuaren Naziñoarteko Eguna dala eta, 20 urteko ibilbide literarixo-musikalari errepasua emongo detsa Asier Serranok, 19.00etan liburutegixan bertan hasiko dan hitzaldixan.

    - Zelakua izango da 20 urte hórrek laburbiltzeko saiua?Aurten 20 urte beteko dira Lubaki banda...


  • Mikel Gorosabel "Norton", EH Sukarra: "Orain zen diskoa ateratzeko une egokia"

    EH Sukarraren zazpigarren diskoa kalean dago. Orain egun batzuk aurkeztu zuten Bilbon Uhinak (Oihuka) izenburuko lana Mikel Gorosabel Norton taldeko abeslariak eta musikaren egileak eta letrak idatzi dituen Asier Serranok. Datozen asteotan hainbat herritan kontzertuak emango ditu EH Sukarrak abestiak zuzenean ezagutzera emateko eta, ohiko formatoekin batera, Spotify-n eskuratzeko prest egongo da laster.

    - Hamaika urte eta gero, disko berria eman duzue argitara. Zergatik orain, horrelako ixilune...


  • Ruper Ordorika, abeslaria: “Ez zaigu erraza izan Eibarren aritzea azken urteotan”

    Hodeien azpian tituluarekin New Yorken grabatu eta Elkar argitaletxeak 2011n argitaratutako diskoak biltzen dituen doinuak eskainiko ditu Oñatiko abeslariak hilaren 26an, datorren asteko barixakuan. Beste abesti ezagunenak ere plazaratuko ditu, hurrengo diskoa ere buruan duen bitartean, “udazkenerako” kaleratzeko asmoa baitu. Coliseoan eskainiko duen kontzertua arratsaldeko 20.30etan hasiko da eta sarrerak salgai daude, 10 eurotan.

    - Zelako emankizuna prestatuko duzu Coliseorako? Zein abestirekin osatuko duzu, zeinekin joko,...


  • Alberto Pinzón, kolonbiar exiliatua: “Oraingo prozesuak aurrera egiteko aukera gehiago ditu”

    Azken 50 urteotan Kolonbian bizi izan duten egoeraren paradigma da 67 urteko medikua; antropologoa, psikilogian aditua unibertsitate irakaslea, idazlea... ere bada Pinzón Sánchez. Kolonbiako FARC eta Andres Pastranaren gobernuaren arteko negoziazioetan parte hartu zuen 2001ean. Horren ondoren, Alemanian bizi da azken hamar urte hauetan, deserriratuta. Portalean izan zen, oraingo bake negoziazioaz hitz egiteko.

    Gaur egun La Habanan eta Parisen Kolonbiako gobernuaren eta hango gerrillaren artean hasitako...


bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea