Arkigreen arkitektura estudioak jaso du On Ekin saria

Arkigreen arkitektura estudioak jaso du On Ekin saria
2014/07/11 00:00
eta kitto!

Nagore Fernandez Narbaiza, Jon Beneitez Gaztelu eta Iñigo Retegi Cuende ekintzaileen Arkigreen arkitektura estudio berriak jaso zuen On Ekin lehiaketako 1.000 euroko saria, atzo (eguena, hilak 10) Eskarne jatetxean egindako afarian. Ekingune ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak antolatutako afarian hogeitamar bat lagun batu ziren. Afalostean lehian zeuden proiektuak aurkeztu zituzten, ondoren, epai-mahaiko kideek proiektuak baloratu eta hiru finalistak aukeratzeko: hapiick, Arkigreen eta Midvi Longboard hiru finalisten artean saria zeinek jasoko zuen, berriz, afarira joandakoek bozka bidez erabaki zuten: botoak zenbatuta, Arkigreen eta hapiick proiektuen arteko berdinketa egon zen eta, horregatik, irabazlea aukeratzeko bigarren bozketa bat egin behar izan zuten eta horretan nagusitu zen saria eraman duen Arkigreen arkitektura estudio berria.