Ustekabek helbide berria dauka Facebook-en

Ustekabek helbide berria dauka Facebook-en
2013/07/15 eta kitto!

Ustekabe fanfarrekoek helbidea aldatu dute Facebook-eko euren orrialdean. Helbide berria http://facebook.com/ustekabefanfarrea da eta url berriak orain arte erabili dutena ordezkatuko duela argitu dute: "Uste dugu oraingo hau bestea baino egokiagoa dela, lehengoa 'ustekabelaguna' baitzen. Aspalditik daukagu arazoa url-arekin eta profil pertsonaletik zale-orrira aldaketa egitean gertatu zitzaigun, erabiltzen ez genuen zale-orri bat genuen ustekabe helbidepean eta profila, berriz, /ustekabelaguna helbidearekin. Aktibitaterik gabeko orria ezabatu eta ordura arte erabiltzen genuen orri bilakatu genuen, baina ezin izan genuen url-a aldatu. Urteotan hasierako helbide hori berreskuratzea ezinezkoa egin zaigula ikusita, egokiagoa iruditu zaigu /ustekabenfafarrea jartzea lehengoa beharrean". Aldaketa dela-eta sor daitezkeen eragozpenak erabiltzaileei barkatzeko eskatzearekin batera, fanfarrea Twitterren ere badagoela gogorarazi dute, @ustekabe erabiltzaile izenarekin.