Ireneo Lamas musikaria hil da

Ireneo Lamas musikaria hil da
2014/10/01 00:00
eta kitto!

Cielito Musika Bandako kiderik zaharrenetakoa zen Ireneo Lamas gaur (eguaztena, urriak 1) Mendaron hil da, 83 urterekin. Bizitza osoa musikari eskaini dio Ireneok eta 18 urte bete zituenetik Eibarko Musika Bandako kidea izan da, orain dela egun batzuk arte, osasun arazoak tartean, joteari laga behar izan zion arte. "Neok" saxofoia eta klarinetea jotzen zituen eta azken 15 bat urteotan Cieliton klarinetearekin jarduten zuen. Saxofoia, berriz, bere ordu libreetan jotzen zuen eta, gainera, saxofoi eskolak ere ematen zituen.