Udaberri Fest ekimenak barixakua girotuko du

Udaberri Fest ekimenak barixakua girotuko du
2014/04/11 00:00
eta kitto!

Eibar Merkataritza Gune Irekiko 170 bat denda eta tabernak gaurko (barixakurako, hilaren 11rako) Udaberri Fest izenekoa antolatu dute. Besteak beste zozketa bereziak eta kale animazioa egingo dira eta 35 tabernatan pintxoa doan emango diete bezeroei, 20.00etatik 23.00etara. Arratsaldean Zo Zongo Perkushow-k kalejira egingo du eta otxote bat kantuan ibiliko da. Horrekin batera, EMGI-ko kidea den El Corte Inglesak Ipurua dantza garaikidearen erakustaldia eta DJ batekin saioa antolatu ditu Toribio Etxebarria kaleko dendan eta, gainera, 23.00ak arte zabalduko dute.