Txakur-kakak jasotzeko kanpaina abian

Txakur-kakak jasotzeko kanpaina abian
2014/12/18 eta kitto!

Udalak "Zaindu Eibar" goiburuko kanpaina abiarazi du, "herritarrak txakurren kakak jasotzeko duten erantzukizunaz jabetzeko". Horretarako kaleetan, lorategietan eta parkeetan aldameneko irudia duten kartelak ipiniko dituzte. Kanpainari ekingo dion neurri horren atzetik beste batzuk etorriko direla iragarri dute agintariek, "herriko toki publikoetan gertatzen diren beste jarduera edo ohitura txar batzuekin behin betiko amaitzeko".