Toribio Etxebarriako TAO martxan

Toribio Etxebarriako TAO martxan
2014/12/18 00:00
eta kitto!

Atzoz geroztik Toribio Etxebarria kalean aparkatu nahi duenak automobila tokiz aldatu barik gehien jota ordu bi emateko aukera izango du eta, gainera, kalean zehar martxan dauden hiru makinetako batean tiketa atera eta kotxean bistan ipini beharko du. Toribio Etxebarrian aste honetan indarrean sartu den TAO sistemak Errebalen martxan dagoenari jarraituko dio eta hemen ere tiketa ateratzea doan izango da. Izan ere, neurriak aparkatuta dauden automobilak orain arte baino sarriago mugitzea bilatzen du, ia horrela erosketak eta bestelako enkarguak egitera etortzen direnak aparkatzeko arazo gutxiago daukaten.