Su txiki bat piztu da Urkizun

Su txiki bat piztu da Urkizun
2014/06/13 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 13), 17.45ak aldera Urkizuko Atalaya tabernan su txiki bat sortu da eta, abisua jasota, udaltzainak, Ertzantza eta suhiltzaileak bertara joan dira amatatzeko asmoz. Hala ere, suhiltzaileek eurek baieztatu digutenez, ailegatu direnerako sukalde-biltegi inguruan piztutako sua tabernako ugazabek extintorearekin itzalita zegoen. Hala ere, suhiltzaileek neurgailu-termikoarekin su arrastorik ez zegoela baieztatu dute eta ke-erauzgailuarekin kea tabernatik kanpora ateratzen ibili dira.