Oraindik ez da agertu …eta kitto!-ren otarraren irabazlea

Oraindik ez da agertu …eta kitto!-ren otarraren irabazlea
2014/12/29 eta kitto!

Abenduaren 17an zozketatu zuen …eta kitto! Euskara Elkarteak 2.000 euroko balioa duen otarra: saria 5.139 zenbakiarentzat izan da eta irabazleak urtarrilaren 2ra arteko epea dauka saria jasotzeko, baina oraindik ez da irabazlerik agertu. Epea beteta saridunik agertuko ez balitz, otarra lehen ordezkoa (10.115) duenak jasoko luke (urtarrilaren 16ra arteko epea dauka). Beste ordezkoak 10.403 (30era arte) eta 6.113 (otsailaren 13ra arte) dira. Saritutako zenbakirik izanez gero, ...eta kitto! Euskara Elkartearen bulegora (Urkizu, 11 solairuartera) joanda edo 943200918 telefono zenbakira deituta jar daiteke arduradunekin kontaktuan.