- ...eta kitto!
- Nortzuk gara
- Komunikabideak
- Bertso taldea
- Euskara zerbitzuak
- Kulturgintza
- Berbetan
- Egin zaitez bazkide
Lagun bat hil da auto istripuan
Eguerdiko 14.00etan izan da istripua N-634 errepidean, Eibarko bariantean, Estaziño kalerako sarrera aurreko bihurgunean, Ermurako norabidean. Bidaiaririk gabe zihoan autobusaren kontra egin du talka autoak.
Ondorioz, auto gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Hala ere, bertaratutako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin eta hilda zegoela baieztatu dute.
Istripua izan denetik, errepidea itxi du Ertzaintzak, trafikoa Eibar barrutik bideratu eta Ertzaintzak jakinarazi duenez; arratsaldeko 17.00etan zabaldu dute errepidea, baina trafikoa motela da.
Berri erlazionatuak
- Dendarien Elkarteko zozketako irabazleek saria jaso dute
- Iñaki Goenagari omenaldia egingo diote gaur arratsaldean
- Amestu Zure Herria lehiaketan saria eskuratu dute La Salle Isasiko ikasleek
- Akondia udalbus-unitate berria aurkeztu dute
- Casino Artista-ko bazkideek sorreraren mendeurrena ospatzen hasi dira
Iritzia eman:
2 iritzi eman dira
-
...eta kitto! aldizkaria. Eguna: 2012.02.03. Ordua: 19.38.57
Bai, 45 urteko gizonezkoa
-
Martin. Eguna: 2012.02.03. Ordua: 19.02.42
¿Eibartarra al zan istripuan hil dan pertsona?








