Jendetza batu zen zapatuan foballaren aitzakiarekin

Jendetza batu zen zapatuan foballaren aitzakiarekin
2014/11/24 eta kitto!

Eibar eta Real Madril taldeen arteko partiduak ikusmin handia piztu zuen eta, gainera, San Andres jaien aurreko asteburuarekin bat egitean, zapatuan jendetza batu zen Eibarren. Jai giroa goizetik hasi eta egun osoan nagusitu zen, baita Ipuruako norgehiagoka 0-4 emaitzarekin amaitu zela jakin eta gero. Izan ere, foballaren aitzakiarekin herria parrandarako prestatu zuten eta begibistakoa da jendeak ondo baino hobeto erantzun zuela. Zapatuko giroa argazkitan ikusteko hemen klikatu.