2014ko Azaroak 27, Osteguna. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

Isunak kalean txiza egiteagatik eta kartoia pilatzeagatik

Udalak herriaren erdialdean bizi direnekin egindako bileran jasotako kexetako bateri erantzuna emateko neurriak hartu ditu eta, horren harira, bihartik aurrera norbait kalean txiza egiten harrapatuz gero isuna ipiniko diotela iragarri dute udaltzainek. Gauza bera gertatuko zaio kartoia eta papera jasotzeko edukiontzietatik kanpo horrelakoak lagatzen harrapatzen dutenari. Isunak 150 euro eta 300 euro bitartekoak izango dira. Aurretik ere jokabide desegokiei lotutako beste isun batzuk aplikatzen hasita zeuden herrian, hala nola txakurren gorotzak ez jasotzeagatik edo graffitiak egiteagatik.

Iritzia eman:

 

1 iritzi eman dira

Iritzi berri bat idatzi ezazu

  • Mikel. Eguna: 2012.01.31. Ordua: 20.28.04


    Komun publikoak jarri behar dituzte ez? edo udaletxea irekiko dute gure beharrak egiteko?

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Leticia Martinez-Alcocer, "Viaje al centro del corazón" liburuaren egilea: "Sexu-abusuak gainditzeko ezinbestekoa da isiltasuna apurtzea"

    Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna da eta, horren harira ekitaldi ugari antolatu ditu Eibarko Udaleko Berdintasun Arloak, Eibarko Emakumeen Mahaiarekin elkarlanean. Egitarau mamitsu horren barruan, gaur (eguena, hilak 27) Leticia Martinez-Alcocer Portalean, liburutegian egongo da, 19.00etatik aurrera "Viaje al centro del corazón" bere liburua aurkezten. Orain dela 31 urte Madrilen jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroko lehenengo urteak Eibarren igaro zituen Leticiak. Salamancan eta Deuston Historia ikasi ondoren Madrilen historia- eta kultur-ondareari buruzko Masterra egin zuen. Madrilgo Mapfre Fundazioan ibili da lanean kultur-ekitaldiak eta batez ere erakusketak antolatzen. Udaz geroztik Eibarren dago eta bere nahia hemen lan egin ahal izatea da.

    - Nola sortu zen liburu hau egiteko ideia?Orain dela 20 urte, txikia nintzenean, sexu-abusua...


  • NK3: "Proiektu berriarekin kontzertuak ematen hasteko irrikitan gaude"

    Irene Saceda, Ainhoa Arroitajauregi eta Ane Escolar hirukotea ETB-1eko A ze banda! kantu lehiaketan ikusteko aukera izan genuen, emititu zuten bigarren saioan Enkoreren "Airea" abesten. Gazte eibartarrek osatutako NK3 taldeak ez zuen lortu hurrengo fasera pasatzeko txartelik, baina horrek ez die aurrera egiteko gogorik kendu. Are gehiago, esperientzia hori atzean laga eta proiektu berriei gogotsu heltzeko irrikitan daudela esan digute.

    - Nola animatu zineten "A ze banda!" lehiaketarako izena ematen?Ni (Irene) aurretik ETB-ko beste...


  • Pepe Viyuela, aktorea: "Antzerkiarekin maitemintzeko aukera izango duzue barixakuan Eibarren"

    Barixakuan, hilaren 14an 20.30etan El baile antzezlana ikusteko aukera izango dugu Coliseo Antzokian (sarrerak interneten kutxabank.es helbidean salgai). Bertan Pepe Viyuela aktore ezagunak hartuko du parte Susana Hernandez eta Carles Moreurekin batera. Edgar Nevilleren El baile 50. hamarkadan estrenatu zen. Garai hartan sekulako arrakasta izan zuen: 7 urte egon zen eszenatokietan eta pelikula bat ere egin zuten. Barixakuan ikusiko dugun bertsioa Bernando Sanchez-ena da eta zuzendaria, berriz, Luis Olmos. El baile-ri buruz berba egiteko Pepe Viyuela Logroñoko aktore ezagunarekin hitzegin dugu.

    - Zenbat denbora daramazue antzezlanarekin eta zer ikusi ahal izango dugu Coliseoan?Urtebete...


  • Norone Bizkarra (Artezi tapizeria): "Altzariak tapizatu baino, zaharberritu egiten ditugu"

    Miguel de Aginaga kalean, orain dela gutxira arte Serafin tapizeria zegoen tokian Artezi kooperatiba zabaldu berri dute Norone Bizkarra eta Iratxe Artiach durangarrek. Bazkide biek altzarien diseinuarekin eta dekorazioarekin lotutako ikasketak egin dituzte eta, Eibar eta inguruan zegoen tapizero bakarrak jubilatu eta negozioa itxi behar zuela jakin bezain laster, birritan pentsatu barik berakin berba egitera etorri eta erreleboa hartu diote.

    - Nola animatu zineten horrelako kooperatiba sortzera?Iratxek eta biok altzarien diseinuarekin...


  • Iker Diaz De Cerio, nekazari-teknikaria: "Gure olioaren kultura Eibarren zabaltzen saiatuko naiz"

    Datorren azaroaren 11rako, asteartea, …eta kitto! Euskara Elkarteak olio-dastaketa saioa antolatu du. Iker Diaz de Cerio Arabar Errioxako Olio eta Olibondoaren Mahaiko kidearen eskutik egingo da saioa, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, …eta kitto!-n bertan. Izena emateko epea zabalik dago eta azaroaren 7an amaituko da. 5 euro balio du, 4,50 euro …eta kitto!-ko bazkideentzat. Izena emateko …eta kitto!ra deitu (943200918) edo bertatik pasa daiteke (Urkizu 11, solairuartea). Gehienez ere 20 laguneko taldea osatuko da.

    - Noiz sortu zen Arabar Errioxako Olio eta Olibondoaren Mahaia eta zeintzuk osatzen duzue?Mahaia...


  • Silvia Perez Cruz, abeslaria: "Zuzenekoaren arriskuzalea izan naiz beti"

    Abeslari handia izango dugu azaroaren 8an Coliseoan, 20.30etan eskainiko duen kontzertuan. Gironan jaiotako Silvia Perez Cruzek Las Migas taldearekin hasi zen musika munduan geroago bakarlari ibilbideari heltzeko. Orain dela hiru urte berak grabatutako “En la imaginacion" (Contrabaix / Karonte) diskoak unibertsala egin zuen, jazza eta Kubako musika latindarra lagun. Ordutik izarra da estatuko firmamentoan eta, urte osoa hartuta badu ere, tartea egin du Eibarrera etortzeko. Sarrerak 15 euro balio du eta kontzertuak ordu eta erdi iraungo du gutxi gorabehera.

    - Zelako kontzertua eskainiko duzu Eibarren? Erabakita duzu abestu beharrekoa?“Entre cuerdas”...


  • Leire Morketxo, kooperantea: "Batzen dugun diruarekin Peruko nekazariei lagunduko diegu"

    Zapatuan, hilaren 18an, Alboan, Egoaizia eta Aldatzen-en eskutik Jana ez da txantxa goiburuari jarraituta herri bazkari solidarioa egingo da Untzagan, hainbaten laguntzarekin. Bidezko merkataritzako osagaiak erabilita, eguerditik aurrera 400 lagunendako jatekoa prestatzen ibiliko dira. Jendea bazkarian parte-hartzera animatu nahi dute, bertan batzen duten diruari esker Peruko nekazariei laguntzeko proiektuak garatzen jarraitzeko aukera izango dute eta.

    - Nolatan bururatu zaizue horrelako ekitaldia antolatzea?Batetik gure moduko elkarteek beti...


  • Miren Narbaiza, Napoka Iria: "Gaurkoa berezia izaten ahalegindu gara"

    Orain dela hamar urte sortu zen Napoka Iria, Ander Mujika eta Miren Narbaizaren eskutik eta gaur Arnasten ikasteko berriz estudioko lanik berriena etxean aurkeztuko dute, Coliseo antzokiak 20.30etatik aurrera hartuko duen emanaldian. Napokako kide biei laguntzeko, gainera, luxuzko gonbidatu bi izango dira eszenatokian: musika elektronikoan oso ezaguna den Aitor Etxebarria eta Norman taldeari ahotsa ipintzen dion Beñat Narbaiza.

    - Nolakoa izango da gaurko kontzertua?Batez ere gure disko berriena, orain dela urtebete inguru...


  • Kike Amonarriz, soziolinguista: "Diskurtsoak eta praktikak, biak izan behar dira berriak euskeraren inguruan"

    Kike Amonarriz tolosarrak hitzaldia eskainiko du datorren eguaztenean (urriaren 15ean), 19.00etan hasita, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan. XXI. mendeko euskaldunak: nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada! izenburua izango duen saioan, ohikoa duen baikortasuna erabiliko du euskararen gaur egungo egoera aztertzeko. Soziolinguista “denoi dagokigun” aldaketen aldekoa da, batez ere “belaunaldi bat joan eta beste ziklo baten aurrean gaudenean”. Dena dela, Amonarrizek onartzen du euskararen ingurukoa ezin dela “botoi bat sakatuz” konpondu. Bidean asmatu beharra ikusten du.

    - Zer adierazi nahi duzu hitzaldiaren izenburuarekin? Nondik nora jotzeko asmoa duzu saioan?Argi...


  • Gorka Errasti, udaleko inmigrazio teknikaria: "Etorkin gehienak, geure moduan, euren lanetik bizi dira"

    Asteleheneko bere hitzaldiak zabaldu ditu udaleko Inmigrazio alorrak eta Mugak-Gipuzkoako SOS Arrazakeriak-ek antolatutako Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten II. Jardunaldiak. Datorren martitzenean Pepe Oleaga EHU-ko soziologoak Inmigrazioa: estereotipotik xenofobiara hitzaldia emango du eta hilaren 22an SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak Aurreiritziak, baztertzea, arrazakeria eta muturreko eskuinak izenburukoa (biak 18.30etan, Portalean). Eta hilaren 29an mahai-ingurua hartuko du udaletxeko patioak. Horrekin batera, Zurrumurruak desegiten erakusketa ikus daiteke Untzagako jubilatu etxean, astegunetan 19.15etatik 21.15etara eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara.

    - Zein da zuk egiten duzun beharra?Udalaren Inmigrazio alorra 2004an sortu zen eta 2008az...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea