Giza-katearen entsegua egingo da zapatuan 18.30etan

Giza-katearen entsegua egingo da zapatuan 18.30etan
2014/05/09 00:00
eta kitto!

Gure Esku Dago Eibarko taldeak, beste herri batzuetako adibideari jarraituta, ekainaren 8an egingo den giza-katea nola osatu entsaiatzen joateko saioa antolatu du behar zapaturako: herritar guztiei dei egin nahi diote bihar 18.30etan Untzagara agertzeko eta, ahalik eta jende gehiena batu eta gero, musikarekin lagunduta eta jai giroan, elkartutako guztien artean giza-katea osatzera animatzeko.