Gaur gauean estreinatuko da Haritz Leteren saio berria ETB1en

Gaur gauean estreinatuko da Haritz Leteren saio berria ETB1en
2014/07/03 00:00
eta kitto!

Gaur gauean (eguena, hilak 3), 22.15etan estreinatuko dute ETB1en Haritz Lete eibartarrak eta Maria Amolategik aurkeztutako Stars. Izarrak Kalean, Pausokak eta Euskal Telebistak elkarlanean ekoiztutako musika lehiaketa. Datozen asteetan garatuko den saioan 16 lagunek hartuko dute parte. Atal bakoitzean lau lehiakide ezagutuko ditugu Maria Amolategi aurkezlearen eskutik eta, jarraian, lehiakide bakoitzak ordubete izango du ikuskizuna prestatu eta Haritz Lete zain izango den txokoren batean, kalean abesten hasteko. Kaleko jendeak aukeratuko du saio bakoitzeko irabazlea eta bosgarren atalean lau finalistak elkarren aurka arituko dira. Final nagusian gailentzen denak 1.000 euroko saria jasoko du.