EibarLAB's-en tailer teknologikoak zapatu goizean

EibarLAB's-en tailer teknologikoak zapatu goizean
2014/12/19 eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 20) 09.00etatik 14.00etara teknologia berrietara gerturatatuta Gabon giroaz gozatzeko aukera egongo da udaletxeko patioan, EibarLAB's ekimenaren barruan eskainiko dituzten tailerretan (parte hartzeko eibarlabs@gmail.com helbidera idatzi).
Denera zortzi tailer izango dira: Arquimaña taldeak, tailer bitan, mundu txiki elurtua kristalezko bola batean sartuko du, horretarako fabrikazio digitaleko erremintak erabilita; Paola Guimerans artistak, berriz, teknologia berriak eta ehungintza uztartuko ditu; Mar Delgadok beste bi tailer emango ditu, bata 5-10 urte bitarteko umeendako eta bestea 11-16 urte bitarteko gazteentzat. Txikienek paperezko robotak egingo dituzte eta nagusiek Gabonetako arbola animatua; eta Jose Antonio Llorente dinamizatzaile kulturalak eguneroko objektuak jolasteko objektu bilakatuko ditu, fruta-piano batetik hasi eta bideojoko bat egin arte.