Eibar-Sahara elkartekoei harrera egin die alkateak

Eibar-Sahara elkartekoei harrera egin die alkateak
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Miguel de los Toyos alkateak Eibar-Sahara Elkarteko ordezkariei harrera egin zien aurreko astean. Tindufeko kanpamentuetako eskola berezietako arduradunak egun batzuk eman ditu Euskal Herrian eta Eibar-Sahara Elkartekoek bisita aprobetxatu nahi izan dute euren proiektuaren berri eman eta harremanak estutzeko. Horrekin batera, Eibarko herriari elkarteari emandako laguntza eskertu nahi diote eta, bide batez, abenduan kanpamentuetara bidaltzeko telefono mugikorrak batzen dihardutela gogorarazi. Norbaitek erabiltzen ez duen telefonorik oparitu nahi izanez gero, Guridi tabernara eraman dezake.