Eibar-Real Madril partidurako sarrerak Maria Hurtadorentzat

Eibar-Real Madril partidurako sarrerak Maria Hurtadorentzat
2014/10/07 00:00
eta kitto!

Maria Hurtado Vesgak eraman ditu azaroaren 22an Ipuruan jokatuko den Eibar-Real Madril partidua ikustera joateko sarrerak, zapatuan #SagardoEgunean ...eta kitto! Euskara Elkarteak egindako zozketan saritutako 406 zenbakia berak erosi zuen eta. Oraintxe bertan etorri zaigu bulegora saria eman dion errifarekin argazkia egitera. Zorionak!