Eguaztenean udaleko telefonoa ordu eta erdian eten egingo da

Eguaztenean udaleko telefonoa ordu eta erdian eten egingo da
2014/10/14 eta kitto!

Udaletik aditzera eman dutenez, eguaztenean, hilaren 15ean, udalaren telefono-zerbitzua eten egingo da arratsaldeko 14.00etan eta 15.30ak arte ezin izango da kanpoko deirik jaso, telekomunikazio-sistemaren egokitzapen lanak egin behar dituzte eta. Tarte horretan, beraz, udal zerbitzu batek berak ere ez du telefono-zerbitzurik izango, ezta Udaltzaingoak ere. Udaltzaingoarekin hartu emanetan jarri nahi izanez gero, SOS DEIAK erakundearen 112 telefonora deitu beharko da, abisuak irrati bidez pasatzeko.