Armeria Eskolari buruzko dokumentala gaur estreinatuko dute

Armeria Eskolari buruzko dokumentala gaur estreinatuko dute
2014/04/08 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 8) Armeria Eskolaren mendeurrenaren inguruan egindako dokumentala estrenatuko dute Coliseo antzokian, 19.00etan. Emanaldi bakarra eskainiko dute eta ikustera sartzeko derrigorrez gonbidapena eduki behar da. Elebidun, euskeraz eta gazteleraz egin duten ikus-entzunezkoak 67 minutuko iraupena dauka eta ikastetxearekin harremana izan duten hainbat lagunen adierazpenak laburbildu dituzte bertan, Ibon Uzkudun Armeriako ikasle ohiaren zuzendaritzapean.