40 proiektu lehiatuko dira aurtengo Toribio Etxebarria sarietan

40 proiektu lehiatuko dira aurtengo Toribio Etxebarria sarietan
2014/04/16 00:00
eta kitto!

Berrogei proiektu eta enpresa asmo lehiatuko dira XXIV. Toribio Etxebarria Sarietan: antolatzaileek jaso dituzten proiektuetatik 30 Enpresa Ideiak eta Proiektuak atalekoak dira eta beste hamarrak, berriz, Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan atalekoak eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, "lehian dauden proiektuak hainbat sektoreri lotutakoak dira". Proposamenak aztertu eta gero egindako lehen balorazioaren arabera, "oso proposamen interesgarriak" jaso dituzte. Proposamen gehienak, 22, Gipuzkoatik ailegatu zaizkie eta Bizkaia eta Arabatik beste bederatzina proiektu jaso dituzte.
Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoa Berrilan-ek 1990. urtean sortutako lehiaketa iniziatiba, berrikuntza, gaitasun ekintzailea, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aintzat hartzeko abiatu zuten eta, hogei urte geroago, helburu horiei eutsi egiten diote antolatzaileek. Iazkoaren bidetik, Edizio honetan ere Eibarren 2013an nabarmendu den enpresa-ekimenen bati saria emango diote.