10.115 zenbakiak jaso ahal izango du ...eta kitto!-ren otarra

10.115 zenbakiak jaso ahal izango du ...eta kitto!-ren otarra
2015/01/05 00:00
eta kitto!

Aurreko barixakuan, urtarrilaren 2an amaitu zitzaion saria jasotzeko epea ...eta kitto!ren Gabonetako otarraren zenbaki irabazlearen jabeari. Epea amaituta saridunik agertu ez denez, beraz, lehen ordezkoa (10.115) duenak eramango du saria. Urtarrilaren 16ra arte izango du saria jasotzeko aukera. Badaezpada zozketan atera ziren beste ordezkoak 10.403 (urtarrilaren 30era arte) eta 6.113 (otsailaren 13ra arte) dira. Zenbaki sariduna duenak ...eta kitto!-ko bulegora (Urkizu, 11 solairuartera) joanda edo 943200918 telefono zenbakira deitu dezake, saria noiz eta nola jasoko duen zehazteko.